Publicado el 10 de Otsaila de 2026
Saharako ipuinen kontaketa eta haur jolasa Saharar herriaren kulturara hurbiltzeko familia-jardunaldia
Familian gozatzeko eta Saharako herriaren kultura ahozko kontakizunaren eta jolasaren bidez ezagutzeko pentsatutako jardunaldi batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bi tresna horiek funtsezkoak dira memoria eta kultura-nortasuna transmititzeko.
Jarduerak ipuin kontaketa saio bat eta Saharako haur jolas tradizionalak uztartzen ditu, haur eta helduentzako jolas-, hezkuntza- eta partaidetza-espazio bat eskainiz.
Jardunaldiaren egitaraua
Data: Otsailak 21, larunbata
Lekua: Vitoria-Gasteiz
12:30ean
Ipuin-konketa: “Muha eta amona Lala”
Izaskun Arrue Kulturgunea
🕓17:00etan
🎨🤹🏽♂️Saharako haur-jolasak
📍Iparralde Gizarte Etxea (2)
🎟Sarrera librea lekua bete arte.
Jarduera hau Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) 50. urteurrenaren ospakizunen barruan egiten da.
