Eta zuk, zer egin dezakezu?
Zure laguntzari esker jarraituko dugu lanean!
Gure helburuekin bat bazatoz, lortzeko lagundu ahal duzu boluntario gisa Elkarteko lan talde edo eta ekimenetan parte hartuz. Horretarako ez da gaitasun berezirik behar, borondatea eta lan egiteko gogoa baizik. Proiektu zehatzetrako zeure ekarpen profesional edo teknikoa ere ongi etorria izango da.
Baina errazena eta garrantzitsuena Saharako auziari buruzko informazioa jaso eta zabaltzea da. Begiratu gomendatutako loturak erregularki, berriak irakurri, parte hartu Elkarteak eta beste taldek Saharar Herriaren alde deitutako ekintza eta kanpainetan, protesta egin injustizien eta gehiegikerien kontra ardura duten instituzioen aurrean eta hura guztia partekatu zure lagun eta kontaktuekin.