Publicado el 3 de Uztaila de 2025

Saharako plateren dastaketa moringa-hautsarekin

Saharako plateren dastaketa moringa-hautsarekin

 Uztailak 5,larunbata – Mendizorrotzako Ostalaritza Eskola (Vitoria-Gasteiz)

Esperientzia gastronomiko paregabe batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Esperientzia horretan, saharar herriaren sukaldaritza-tradizioa eta moringaren nutrizio-onurak uztartuko ditugu. Egunean zehar, Saharako sukaldaritzako hiru plater tipiko dastatu ahal izango dituzu, moringa-hautsez aberastuak, eta zapore, usain, testura eta itxurari buruzko zure iritzia partekatu ahal izango duzu.

Zer da moringa?

Moringa basamortuan hazten den zuhaitza da, eta hostoek, hauts bihurtzen direnean, nutrizio-balio handia dute. Saharar errefuxiatuen kanpalekuetan komunitate-baratzeetan landatzen da eta tokian bertan prozesatzen da. Ikerketa zientifikoek frogatu dute moringa kontsumitzeak odoleko anemia- eta glukosa-mailak hobetu ditzakeela, eta bereziki onuragarria dela diabetesa duten pertsonentzat.

Zertan datza dastaketa

Parte-hartzaileek Saharako hiru elaborazio tradizional probatuko dituzte:

  • Distilak
  • Albondigak
  • Opilak (postrea)

Plater bakoitza moringa-hautsaren proportzio desberdinekin zerbitzatuko da. Bakoitza probatu ondoren, galdetegi labur bat osatuko da zapore, usain, kolore eta testurari buruzko inpresioak jasotzeko. Helburua da jakitea nola hautematen den landare elikagarri hori sukaldaritza tradizionalean integratzen denean.

Noiz har dezakezu parte?

Uztailaren 5ean bi txanda izango dira:

    • Goizeko txanda: 11:30 h
    • Arratsaldeko txanda: 17:30 h

👉 Heman izena hemen: Formulario de inscripción

Zer jasoko duzu parte hartzeagatik?

Pertsona bakoitzak 10 € jasoko ditu joan-etorrien gastuak ordaintzeko eta Saharako futbol selekzioaren kamiseta baten eta Saharako bandera baten zozketan parte hartuko du.


Ez galdu aukera hau zapore berriak aurkitzeko eta osasun- eta elikadura-proiektu jasangarri batean laguntzeko!

Next Generation

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Next Generation