Publicado el 11 de Iraila de 2026

“LAPURTUTAKO ABERASTASUNA” LITERATUR LEHIAKETAREN SARI BANAKETARAKO KULTUR EKITALDIA

“LAPURTUTAKO ABERASTASUNA” LITERATUR LEHIAKETAREN SARI BANAKETARAKO KULTUR EKITALDIA

Ekitaldia irailaren 24an, ostegunean, izango da, 19:00etan, Izaskun Arrue Kulturgunean.

Ekitaldian zehar, “Lapurtutako aberastasuna” kontakizun laburren literatur lehiaketako sariak banatuko ditugu. Lehiaketa Mendebaldeko Sahararen okupazioari eta haren deskolonizazioaren erantzukizunari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzeko sortu zen, eta literaturaren bidez bere baliabide naturalen espoliazioa eta horrek dituen giza ondorioak salatzeko.

Sari-banaketaz gain, zuzeneko musika izango dugu Suilma Aali eta Iñigo Asensio artista gonbidatuen eskutik.

Eta hori ez da dena: ekitaldira bertaratzen zareten guztiok opari gisa eraman ahal izango duzue argitaratutako liburuaren ale bat, kategoria guztietako ipuin irabazleak hiru hizkuntzatara itzulita biltzen dituena: euskara, gaztelania eta arabiera. Ania Saenz de Buruagaren ilustrazioak dituen edizio zaindua da.

  • 📅 Data: Irailak 24, osteguna
  • • ⏰Ordua: 19:00
  • 📍 Tokia: Izaskun Arrue Kulturgunea
  • 🎙️Musika zuzenean: Suilma Aali eta Iñigo Asensio

Proiektuaren informazio guztia gure webgunean duzue eskuragarri: https://literatura.saharaelkartea.org /

Next Generation

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Next Generation