Argitalpen-data: 20 de Martxoa de 2026

Muha eta amona Lala

Muha eta amona Lala

Ezagutu haurtzarotik kontatutako memoria, identitatea eta itxaropena uztartzen dituen istorio hunkigarri hau.

Esku artean duzun liburu hau saharar herriarentzako justizia eta memoriarekiko konpromiso irmo eta amets partekatu batetik jaio da. Muharen begiradatik, amona Lalaren oroitzapenen laguntzaz, herri honen historian murgilduko gara: dunak eta ozeanoak zeharkatzen dituen bidaia bat da, errefuxiatuen kanpamenduko isiltasuna herri libre bateko olatuen xuxurlarekin lotzen duena.

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin argitaratutako ipuin honek gure inguruko haurrei saharar herriaren errealitatea gerturatzea du helburu, euskarazko haur literatura aberastuz.

Horrez gainera, ipuin hau, hassanierara itzulita, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara ere joango da. Hala, haur sahararrek beren historiari buruz irakurri ahal izango dute eta gogoratu, amona Lalak dioen bezala, beren desertuak itsasoa ere baduela eta itxaropena, zeruertza bezala, infinitua dela.

Dagoeneko eskuragarri dago Gasteizko udal liburutegien sarean.

Next Generation

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Next Generation