Argitalpen-data: 12 de Uztaila de 2025
2025eko SAHARA ELKARTEAKO 1.informazio buletina

AEBko presidente berriaren dekretu eta adierazpenen burrunban bilduta – Israelek Gazan egiten
dituen bonbardaketa genozidak une batez geldiarazteko eta Europa zaharrean gerra-danborrak
aktibatzeko gai dena – Mendebaldeko Saharako gatazka zaharrak ez dirudi zirrikiturik aurkitu
duenik agenda mediatiko eta politikoetan. Trumpek ez du, oraingoz, ezer esan gaiaren inguruan,
baina apirilean egingo den Segurtasun Kontseiluaren bileran AEBren jarrera argi uztea espero
da. Hor ere ikusiko dugu noraino iristeko prest dauden Frantzia, Espainia eta Europa, oro har.