Ura eta Saneamendua
1970. hamarkadan errefuxiatu guneak sortu zirenetik 2001 arte, basamortua zeharkatzen zuten zisterna-kamioek eramaten zuten ura zuzen wilayetako auzo bakoitzean zeuden ur biltegi finkoetara. Handik, emakumeek ura jaimetara garraitu behar zuten. 2001. urtean, ur banaketaren zisterna-kamioen bidezko sistema ordezkatzeko asmoz, hornidura hodi-sareak hasi ziren eraikitzen wilayetan. Gaur egun, Bojador eta El Aaiun wilayetan oraindik zisterna-kamioien bitartez jasotzen dute ura, baina Smaran, Ausserden eta Dajlan komunitate-iturri sarea ezarri da uraz hornitzeko. Hala ere, dunen mugimendua dela eta, aipatutako azken wilaya hauetan familiak lekuz aldatu beharra dute, askotan ur iturririk ez dagoen uneetara. Kasu guztietan, eramangarri diren familia ur-andelek emakumeek etxea uraz hornitzeko egiten duten lana errazten dute.