Haurtzaroa eta Gazteria


Haurtzaroa eta Gazteria

Azken urteetan, hala saharar agintarien aldetik nola saharar herriarekiko elkartasun erakundeen aldetik, saharar iheslari eremuko gazteen egoerari buruzko kezka eta ardura nabarmen handitu da. Gazte gehienek basamortu babesgabe hartan jaio eta hazi dira, denbora pasa ahala, gatazkaren konponketa baketsuaren itxaropena gero eta txikiago izaten dutela.

Ihes egoeraren ondorioz dagoen enplegu aukera eskasiaren kausaz, gazte sahararrek bizi proiektu propioa hasteko zailtasun handiak topatzen dituzte. Honek, jarrera erradikalizatuagoak ekar ditzaketen frustrazio handiko egoerak sortzen dizkie.

Horrexegatik, aspalditxotik, Elkarteak gazte sahararren aldeko apustua egin du, haiek, talde berezi gisa, dituzten behar zehatz batzuk betetzen laguntzeko asmoz.

SEADen Lagunen Elkarteak gazte sahararrekin ondoko proiektuak bultzatzen ditugu:

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies