Genero eta Feminismo


 Genero eta Feminismo

Emakumeen eskubideak, saharar jendartearen garapenaren eta Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren eraikitze prozesuaren parte gisa, SEADen Lagunen Elkarteko ezaugarria izan da hasiera-hasieratik. Emakume gisa gure jendartean sortzen ziren eztabaidak, saharar emakumeekiko lan foroetara eraman izan ditugu, haiek entzuten, haiekin eztabaidatzen eta ikasten, bere errealitatea zein zen eta zer estrategiak jar zitezkeen martxan hura hobetzeko.

Lan horren fruitua izan zen Saharar Emakumeen Batasun Nazionalaren aldeko Euskadiko Sarearen sorrera 2005ean. Sarea Elkarteak koordinatzen du. Errefuxiatu gune nahiz lurralde okupatuetako saharar emakumeen eta Euskal Herriko emakumeen arteko lan eta trukaketa une gisa antolatzen da.

Emakume sahararrek bultzatu dituzten formakuntza ekimen zehatzak ere lagundu dira. Adibidez, gaur egun Emakumearen Sustapenerako eta Gizarte-gaietarako saharar ministerioaren ardura den Dajla wilayako Emakumeen Eskola, baina bere garaian EILASTASUNA Fondoari eta antzeko instituzioei esker martxan jarri ahal izan zena.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies