Garapenerako Lankidetza
Gure eguneroko jarduna eta gure ekimenak Garapenerako Lankidetzako proiektu eta programen bitartez bideratzen ditugu. Horiek guztiak Autonomi Erkidegoko hainbat erakunderen laguntzen bidez eta erakunde pribatuen finantzazioari esker bideratzen ditugu.
Saharar Herriari ez zaio uzten autodeterminaziorako eskubidea gauzatzen eta horren ondorioz oinarrizko beste eskubide batzuk zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak urratzen dira ere. Errefuxiatu sahararren guneetan oso zaila da hainbat eskubide bermatzea eta Lurralde okupatuetan egunero urratzen dira: Hezkuntza eta osasunerako eskubideak, oinarrizkoena eta gainerako eskubideen ardatza den elikadura eskubidea… Elkartearen bidez gauzatzen diren lankidetza-proiektuen helburuetako batzuk honako hauek dira: herritarrek gaitasunak garatzea bizitza-egoera hobetu eta giza eskubideak bermatu ahal izateko; kanpamentuetan jaio diren haurrek ahalik eta modurik egokienean garatzea; gazteriak prestatu, ikasi eta lan egiteko benetako aukerak izatea; menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintza duina izatea eta hiritar guztiek emakumeen eskubideen alde lan egitea gizarte osoaren garapena lortzeko.
Duela hainbat urte, beste erakundeekin batera, “ihesleku egoerako garapena” adierazpena sortu genuen, garapena eta giza eskubideak laguntzeko bultzatzen ditugun prozesuei izena emateko. Gaur egun, oraindik adierazpidea erabatekoa da gure lan egiteko moduaren filosofia azaltzeko: nazioartearen konpromiso ezagatik konponbiderik ez duen gatazkaren ondorioz, ihesleku egoeran bizi diren biztanleriaren eta erakundeen gaitasunen garapena bultzatzea da gure lehentasuna. Ihesleku egoerak eta horren luzapenak biztanleriarengan dituzten ondorioak zera eskatzen digu: gure jarduna behin eta berriz egokitzea eta bertoko erakundeen eskutik abian jartzen ditugun ekimenak etengabe aztertzea.
Ondoko ataletan gure lanaren ildo nagusiak azaltzen ditugu. Lan-ildo horiek aurrera egiten duten proiektuak lana eta ahalegina eskaintzen duten pertsona sahararren; euskal herritarren eta bestelako lagunen gaitasun teknikoari eta dedikazioari esker gauzatzen dira.