SULTANA JAYA
GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKALARI SAHARARRA
500 egun baino gehiagoz etxean konfinatua, etengabeko erasoak pairatuz, egun hauetan Euskadin bisitaz dabil.
OMENALDIA irailak, 24, larunbata, 12:00etan, Andra Mari Zuriaren Plazan
Han, harrera publikoa egingo zaio, eta gero, Aldabe gizarte-etxeraino martxa labur bat egin ondoren, topaketa egingo da Gasteizko herritarrekin eta hainbat gizarte-taldetako ordezkariekin.
Gurekin egongo zaretela espero dugu!!