Al Borde films-ekin batera egindako dokumentala Goya sarietarako hautagai da
Arabako SEADen Lagunen Elkartearen eta Al Borde Films ekoiztetxe bilbotarraren “Sólo son peces” film laburrak Goya sarien Dokumental sailan lehiatzen diren hamar film laburretako bat da. Ekitaldia martxoaren 6an izango da, Malagan. Proiektuak Espainiako Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen, pasaden urteko Zinebin 61an, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian. Proiektua 2019ko martxoa eta apirila bitartean filmatu egin zen Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan; gaur egun oso egoera kezkagarria bizi den tokian, Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko gerra-egoera dela eta. Historia honen hedapena zabaltzeko, Gabonetako oporretan dokumentala irekita ematea erabaki dute proiektuaren sortzaile eta ekoizleek.
“Sólo son peces” Teslem, Dahba eta Jadija, Aljeriako basamortuan lan egiten duten hiru emakumeen istorioa kontatzen du. Honaino, haien egunerokotasuna milaka pertsonena bezalakoa izan daiteke. Baina kontakizun honen salbuespena da arrain-haztegi batean lan egiten dutela. Basamortu erdi-erdian arrantzatzen dute. Jada ez dute itsasorik, baina bai arrainak. Ana Serna eta Paula Iglesias zuzendariek azaldu dutenez, “Basamortuan arrainak haztea kimera bat izan daiteke; hala ere, Teslem, Jadija eta Dahba egunero egiten dute lan hori posible izateko. Bere istoria gainditzearen eta biziraupenaren adibide bat da”. “Arrain-haztegiak urtebete darama martxan, baina saharar herriak berrogei urte baino gehiago daramatza basamortuan”, gaineratu dute.
Bestalde, kontakizun honek hain zaila den testuinguru batean duen garrantzia azpimarratzen dute. “Jakin badakigu zinemak gizartea eraldatzeko tresna gisa duen balioaz, funtsezkoa ikusten dugu istorio hau ikusaraztea, ez baitira arrainak bakarrik”. Arabako SEADen Lagunen Elkarteko Olatz Alonsok azpimarratu duenez, “Hautagaitzaren berri jaso dugu zapore gazi-gozoz Mendebaldeko Saharan gerra piztu delako. Guretzat oso garrantzitsua da honaino iritsi izana, hautagaitzarekin ikusarazteko eta eragiteko espazio handi bat irekitzen baita”.
Arabako SEADen Lagunen Elkartearen garapenerako lankidetza proiektu batetik sortutako dokumental honek, EFA Abidin Kaid Saleh Zinema Eskolaren laguntzarekin egiten da, bai eta bertako irakasle eta ikasleen laguntzarekin ere, taldekide gisa.
Emanaldi irekia
Goya sarietarako hautagaitzak saria irabazteko aukera ez ezik, “Istorio hau saharar biztanleentzat funtsezkoa den une batean ikusaraztearen garrantzia” ere esan nahi du, azaldu dute Paula Iglesiasek eta Ana Sernak. Kontakizun honen ikusgaitasuna hain beharrezkoa den testuinguru batean zabaltzeko, dokumentalaren sortzaile eta ekoizleek hilabete batez zabalik jartzea erabaki dute. Film laburra urtarrilaren 7ra arte ikusi ahal izango da www.solosonpeces.com dokumentalaren webgunean eta FiSahara jaialdikoan (www.fisahara.es).
Proiektua gauzatzeko abiapuntua Euskal Herriko gazteen eta saharar errefuxiatuen kanpamenduen arteko lankidetza da, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak EFA Abidin Kaid Saleh zinema-eskolaren, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren eta FiSahararen laguntzarekin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketaren bidez abian jarritako Saharaz Blai lehiaketaren bidez, lankidetza proiektu baten barruan.
Lehiaketa honetatik proiektuko lantaldea atera zen: Henar Echevarria eta Iratxe Aranguren Euskal Herritik eta Mahyub Mohamed eta Sidi Brahim Najem Tindufeko kanpamentuetatik. Taldea zuzentzeko, Elkarteak dokumentalaren zuzendaritzarako Al Borde Filmseko Ana Serna eta Paula Iglesias , gonbidatu zituen. Al Borde Films Bilbon 2015. urtean jaiotako ekoiztetxe independientea da, identitateak eraikitzen lagunduko duten istorioak bilatzeko eta errealitate desberdinetara iristeko, haiekin partekatzeko, ikasteko eta eraldatzeko sortutako ekoiztetzea. Ahmed Omar kanpamentuetako zine-eskolako irakasleak osatu zuen taldea.