Saharari buruzko Gasteizko udaleko ez-ohiko udalbatza


Arabako SEADen Lagunen Elkarteak honako hau jakinarazten du:

EH Bildu Gasteiz eta Elkarrekin Vitoria-Gasteiz taldeek eskatuta, Gasteizko Udaletxeak ezohiko eta premiazko udalbatza deitu du apirilak 11,astelehena, goizeko zortzi eta erdietan (08:30) Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharaz adierazitako jarrera- aldaketa aztertzeko.

Osoko bilkuran parte hartuko dugu jarrera-aldaketa horrek azaltzen duen bidegabekeria salatzeko eta Gasteizko Udaletxeak ere bere gaitzespena adieraz dezala eskatzeko.

Horrez gain, elkarretaratzea deitu dugu Udaletxearen aurrean bilkuraren hasiera orduan.

Udalbatza streaming bidez jarraitu ahal izango da Udalaren webgunearen bidez.

Zuen interesekoa izango delakoan, agurtzen zaituztegu

Gasteizen 2022ko apirilaren 8an

Arabakoko SEADen Lagunen Elkarteak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies