Gaia: Errepresioa, Giza eskubideak, Harresia, Okupazioa
Adina: 6-12 urte
“Hesiak eraldatzen – Transformando muros” unitate didaktikoak munduko hainbat puntutako harresien eraikuntzetatik eratorritako giza eskubideen urraketak lantzen ditu, baita pertsonen artean eraikitzen ditugun horma ez-fisikoetatik eratorritakoak ere. Mendebaldeko Saharako gatazka lurraldea banatzen duen lotsaren harresiaren bidez lantzen da, eta ekimen eraldatzaileak erakusten dira, hala nola Artifariti.
Unitate didaktikoaren bloke batean giza eskubideak, Adierazpen Unibertsala eta gure eguneroko bizitzan pertsonen artean sortzen ditugun oztopoak ezagutzen dira, eta zelan horiek eskubide unibertsal horien urraketak eragin ditzaketen.
Kontzientzia kritikoa garatzea sustatzen da, giza eskubideak urratzen dituzten egoerak aztertuz, ikasleen parte-hartze aktiboaren bidez, eta, horretarako, metodologiak aplikatzen dira, talde-lana, egoeren edo gatazken eraldaketa, informazioa bilatzea eta gainerako ikaskideei ondorioak aurkeztea bultzatzeko.
Eranskinen bidez unitate didaktikoan azaldutako gertuko edo urruneko hormen adibideek arazoaren tokiko ikuspegia eta ikuspegi globala indartzen dute, eta planetako giza eskubideen urraketen egoeraren kontzientzia globala sortzeko balio dute.
Unitatearen hari nagusiak, estralurtarren talde bat Lurrera iritsi zela bidaia-koaderno baten bidez kontatzeak, kultura-aniztasunaren defentsa egiten du, eta enpatia sortzen du leku desberdinetatik datozen pertsona eta kolektiboekiko, “Bestearen” sentsazioak eta pentsamenduak azaltzean.
Artea ezagutzak transmititzeko tresna gisa aurkezten da eta, aldi berean, elementu eraldatzaile gisa, Artifariti bezalako adibideekin.
![]() |
![]() |
Irakaslearen koadernoa. Hesiak eraldatzen. | Ikaslearen koadernoa. Hesiak eraldatzen. |
Balio eraldatzaileak
Valores test
Tresna osagarriak
Materiales test