Boluntariotza
Gure elkartearen izenean nabari den moduan, SEAD-en lagunak dira elkartea osatzen dutenek eta lagun horien artean boluntarioak zati garrantzitsu bat dira.
Boluntario guztiek, beraien aukerak eta gaitasunen arabera, Elkarteak errealitate soziala eraldatzeko eta Saharar herriak pairatzen duen gatazka konpontzeko bidean laguntzen dute. Ekintza zuzenarekin batera formakuntza iraunkorra, hausnarketa eta kritika ematen direlarik.
Giza talde hau, dudarik gabe, gure balio printzipalen artean kokatzen dugu eta gu, beraiek zaintzen gaituzten bezain beste zaintzen ahalegintzen gara.
Boluntariotza Elkartea ezagutzeko eta bertan parte hartzeko modu onenetariko bat dela uste dugu. Motibazioak, emozioak, eguneko lana eta Saharar herriak mantentzen duen borroka konpartitzen.
Elkartea osatzen duten edozein arlo (administrazioa, proiektuak, eraldaketarako hezkuntza…) edo ekintza puntualetan parte hartu nahi baduzu…
-
…helbide elektroniko honetara idatzi, sensi@saharaelkartea.org
-
… 945 147 853 telefono zenbakian gurekin kontaktatu
-
…edo Elkartearen lokala bisitatu, Antonio de Sucre kalea, 1 behea, 01003 Gasteiz