Helburuak


Helburuak

Saharar herriarekiko elkartasunari heldu nahi diogu hainbat ikuspuntutatik. Ikuspuntu horiek elkar osatzen dute eta gatazkaren errealitatean sakontzen lagunduko digute zenbait testuingurutan. Azaltzen ditugun helburuak eguneroko lanean eta epe erdiko planifikazioan zehaztuko dira.

Zehazpenak beherago azaltzen diren dokumentu estrategikoetan begiratzeko aukera izango duzue. Nolanahi ere, hona hemen gure erakundearen helburuak laburki emanda:

  • Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) onarpena bultzatzea.
  • Saharar herria laguntzea deskolonizazio-prozesua amaitzeko. Prozesua NBen ebazpenek babesten duten autodeterminaziorako erreferendum askearekin amaituko da, eta horrela nazioarteko legezkotasuna bete egingo da.
  • Garapenerako lankidetza proiektuak gauzatzea eta Saharar Herriarentzako gizaldeko laguntza bideratzea. Halaber, bestelako jarduerak egitea haien bizitza-egoera hobetzeko eta erbesteratzeak eta okupazioak sortu dituzten premiak arintzeko.
  • Saharar herriaren kausa zabaltzea hiritarren artean hainbat bitarteko erabiliz: hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketak…
  • Giza-eskubideak babestea Marokok legearen kontra okupatu dituen lurraldeetan.

 

    • DOKUMENTU ESTRATEGIKOAK:


    • 2012 – 2016  PLAN ESTRATEGIKOA


    • ERAKUNDEAREN GENERO-POLITIKA


    • HEZKUNTZA PLANA


Dokumentu estrategikoak ISSUUn

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies