Aurkezpena


Aurkezpena

Arabako SEADen Lagunen Elkartea Saharar Herriarekiko elkartasunaren, giza eskubideen eta garapenerako lankidetzaren alde diharduen Gobernuz Kanpoko Erakundea da. 1980. hamarkadaren erdialdean hasi ginen lanean, Saharar Herriaren autodeterminaziorako borrokan laguntzeko asmoz, Mendebaldeko Saharako okupazio eta erbestearen kausak eta Saharar Herriarentzako ondorioak Arabako populazioari azaltzen hasi ginenean.

Gure helburu nagusia Saharar Herriak, XXI. mendean Afrikan deskolonizatu gabe geratzen den herri bakarrak, autodeterminaziorako duen eskubidea gauzatzea da, erreferendum garbi eta aske baten bitartez, Nazio Batuen ebazpenek argi uzten duten bezalaxe, bere herriaren etorkizuna erabaki dezala.

Hala ere, aldaketa sozialerako eragile gisa eta herritarren kontzientzia kritiko eta konpromisoaren alde lan egiten dugunon beste erakunde eta sare zabal baten parte sentitzen gara. Horretarako, hoberen ezagutzen eta hurbilen sentitzen dugun errealitatetik egiten dugu lan: Mendebaldeko Saharar Herria. Horregatik, geure gizartea aldatzeko konpromisoa daukagu, hori baita mundu hobea, justuagoa, guztiontzat zuzenagoa, baketsuagoa, lortzeko geure bidea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies