Erakundea


Erakundea

SEADen Lagunen Elkarteko kideok zinez pentsatzen dugu elkartearen baliorik handiena bertan parte hartzen dugun pertsonok osatzen dugun taldea dela. Gure erakundearen erabakietan guztiok parte hartzea nahi dugu (boluntarioak, kontratatuak, arduradunak, zuzendaritza taldekoak, kolaboratzaileak, bazkideak…); eta, era berean, azkar erantzutea eguneroko jardueran administrazioek eta gurekin lan egiten duten beste erakunde batzuek egiten dizkiguten eskaerei.

Batzarra da parte-hartzeko eta erabakiak hartzeko organo gorena. Hilean behin biltzen da, ikasturte bakoitzaren hasieran adostutako egutegiaren arabera.

Zuzendaritza Batzorde Iraunkorra Zuzendaritza Taldeko eta Talde Teknikoko hainbat kidek osatzen dute. Batzarrak hartutako erabakiak era egokian beteko direla zaintzen du eta Lan-eremuen zereginak koordinatzen ditu. Bilera-egutegia aldez aurretik adosten da eta elkarteko edozein kidek har dezake parte bertan.

Hiru Lan-eremu ditugu: Kudeaketa; Proiektuak; eta Eragin Politikoa eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza. Eremu bakoitzean parte hartzen dute horretan diharduten teknikariek, Batzarrak izendatutako arduradunak eta hala erabakitzen duten boluntario guztiek.

Elkarteak lan-eremuetako lanari erantzuteko kontratatu dituen pertsonek Teknikarien taldea osatzen dute. Teknikariek euren lanean hainbat lan-talderen laguntza jaso dezakete. Talde horietako batzuek gai zehatzei erantzungo diete: Elikadura, Aisialdia...; beste batzuek, ordea, Elkartearentzat oinarrizkoak diren ardatzen inguruan antolatuko dira: Giza Eskubideak, Genero lan-taldea…

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies