Caribeños en el Sahara


Caribeños en el Sahara

2006 | Iratxe Pérez | Espainia

Gaia: Ikasketak Kuban, Kanpamentuak, eta Nazioarteko laguntza

Elkartasun-proiektuei esker, 2.000 ikasle sahararrekBigarren Hezkuntzako ikasketak eta unibertsitatekoak egin dituzte Kuban. “Saharako karibetarrak” dunetan hasten den eta Karibe itsasoaren kostalderaino iristen den bidaia da; alegia, jaimetatik Kubako unibertsitate kulturanitzetarainoko bidaia. Bidaia horretan, haurrek etxetik eta familiengandik urrundu, eta beste hizkuntza eta kultura batean murgildu behar izan dute, urteak pasata, mediku, abokatu eta irakasle ikasketak amaituta, etxera itzuli, eta urteak erbestean daramatzan herriaren borrokarekin bat egiteko eta Sahararen askatasuna eskatzen jarraitzeko.

Fitxa teknikoa

MotaEz-fikzioa
HizkuntzaGaztelania eta .Hassania
AzpitituluakGaztelania
Jatorrizko izenburuaCaribeños del Sahara
Iraupena55:17 min.
IrudiaKolorea
Argitaratze data2006
HerrialdeaEspainia
Egilea (zuzendaria)Iratxe Pérez
ProdukzioaDiego Etxeberria (produkzioa); Ricardo Galdeano (produkzio zuzendaria); Mohamed L. Zawy (produkzio laguntzaliea); SIMETRÍA PRODUCCIONES
GidoiaIratxe Pérez, Ricardo Galdeano
Ekipo teknikoaEnara Barnes (zuzendari laguntzailea); Cherifa Dadah, Chevany y Mohamed (itzulpenak); Ion Ajona (diseinua eta maketazioa); Iratxe Pérez (edizioa); Ricardo Galdeano (soinuaren postprodukzioa)
ProtagonistakHainbat ikasle sahararrak

Kokapenaren fitxa

EuskarriaArtxibo digitala (mp4 / avi / mepg / mov / wvm / flv)
Kontserbazio egoeraOna
Aleen kopuruaOnline
Estekahttps://www.youtube.com/watch?v=8DXyzjLGsNc&t=27s

Fitxa analitikoa

GaiaIkasketak Kuban, Kanpamentuak, eta Nazioarteko laguntza

Genero azterketa

Dokumental honetan, elkarrizketatutako pertsona gehienak mutil gazte sahararrak dira, eta agertzen diren emakumeak, emakumezko ikasle bat izan ezik, gizonezko ikasleen amak edo senideak dira. Elkarrizketatutako neskak nabarmentzen du zeinen garrantzitsua den hezkuntza formala emakumeentzat, eta asmo sendoa agertzen du aukeratu duen lanbidearekin jarraitzeko Tindoufeko kanpamentuetara itzulitakoan ere. Halaber, nabarmentzen du zeinen garrantzitsua den emakumeek etxean ez ezik, bestelako esparruetan ere parte hartzea, beren bizimodua eraldatzeko.

.

Ikuspegi sahararraren azterketa

Dokumental honetan jasotzen dira Kuba eta Sahararen arteko elkartasun programen bitartez familiengandik aldenduta hainbat urte pasa dituzten gazte sahararren ikuspuntua, ideiak eta emozioak. Horrez gain, dokumentalak azaltzen du zein zailtasun izaten dituzten gazte horiek eta beren familiek; izan ere, ikasketek iraun bitartean elkarrengandik urrun egon behar dute, eta komunikatzeko eta harremanetan jarraitzeko oztopoak izaten dituzte.

Balio eraldatzailea

Dokumentalean saharar herriak bizi duen gatazkaren ondorioetako bat agertzen da. Izan ere, gazteek ezin dute beren herrian hezkuntza formalik izan. Dena den, dokumental honetan gutxitan jorratu izan den gaia azaltzen da: haurtzaroko eta gaztaroko hainbat urte familiarengandik eta herritik urrun, Atlantikoaren bestaldean, pasatu behar duten gazteen bizimodua eta egoera.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies