OSTIRALEAN, KORRIKA EGIN SAHARAREN ALDE!!!
Lekukoa 291. kilometroan hartuko dugu.
Apirilaren 1ean, ostirala, 17: 30ean
Mendozako Kuadrilla eta Gasteizko Kuadrilla kaleen arteko elkargunean
https://www.openstreetmap.org/#map=18/42.85812/-2.6685
(Zaramagako parkearen eremuan)
Datorren ostegunean, 22. korrika abiatuko da Amurriotik.
Hainbat eragilek gure hizkuntzaz elarazten diguten ustea bestelakoa bada ere, euskara, oso urrun dago oraindik normalizazio egoeratik eta eskain diezaiokegun babes sozial guztia eskatzen du.
Korrikak aukera ematen digu babes hori adierazteko. Gainera, komunikabide handiek lehenesten dituzten informazioen artean herritarrentzat diluituta eta ezkutatuta egon ohi diren gaiak ikustaraztea ahalbidetzen du.
Horregatik, Elkarteak Korrikaren kilometro bat korrituko du Araba bizirik plataformarekin batera.Guztiok parte hartzera animatzen zaituztegu bandera eta ikurrekin, euskararen alde egin eta saharar herriaren ahotsa indartsu entzun dadin gure hirian.
KORRIKA HITZEKIN! KORRIKA EKINTZEKIN!