Elkartasun karabana Tindufeko kanpamentuetarako bidea hasi du


Argazkia: Sahara Press Service

180 ibilgailu atera ziren asteartean Alacanteko portutik

2021. urteko Elkartasun Karabana Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetarako bidean dago jada. Asteartean, apirilak 13, ateran ziren karabana osatzen duten 180 ibilgailuak Alacanteko portutik Oranera (Argelia). Handik hasiko dute hurrengo etapa, Tindufera heldu arte.

Espaniako Fronte POLISARIOaren ordezkariak, Abdulah Arabik, elkartasun mugimenduaren esfortzua eskertu du, COVID-19aren pandemiak sortutako egoera zaila kontuan hartuz.

Hala, autonomia-erkidego guztietan mobilizazio-kanpaina handiei esker, 180 ibilgailu iritsiko dira saharar kanpamentuetara, janariz, osasun-materialez eta saharar erakundeei laguntzeko materialez beteta.

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, urtero lez, bat egin du Elkartasun karabanarekin bi kamoiekin. Bi ibilgailuetan kargatutako materialak ministerio desberdinetarako dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoak eta Gasteizko Udalak finantzatutako proiektuen barnean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies