Gida didaktikoa – Arrail bat harresian / Zulo bat harresian


“Arrail bat harresian” ikerketa 2013. urtean Mendebaldeko Saharako egoera
sakontasun gehiagoz ezagutzeko zenbait gaztek egindako lanaren emaitza
da. Arabako SEADen lagunen elkarteak Gasteizko Udalaren laguntzarekin
gaia ezagutzeko parte hartze prozesu bat hasi zuen eta hala hasi zen bidea.
Ikerketa horren ondorioz, eta publiko gazteenaren zabalpena eta
irisgarritasuna areagotzeko, aurreko dokumentuan jasotako urraketen isla
den “Zulo bat harresian” film laburra grabatu zen.
Nahiz eta aipatutako ikus-entzunezko dokumentu eta baliabideek argi
erakusten diguten Mendebaldeko Saharak bizi duen eskubideen urraketaren
izaera, beharrezkotzat jo dugu beste urrats bat ematea eduki horiek Euskal
Herriko gazteei hurbiltzeko.
Behar horri erantzute aldera sortu dugu hiru formatutan bereizitako gida
didaktiko hau. Hiru proposamenetako bakoitza ikastetxe bakoitzaren
errealitatera egokitzeko prestatu dugu. Hala zentro bakoitzak erabakiko du
gaiari zer denbora tarte eskaini.

 

https://www.saharaelkartea.org/wp-content/uploads/2020/09/Gida-Zulo-bat-harresian-EUS-1.pdf

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies