ESPOLIOAREN AURKAKO BERTSO PAPER LEHIAKETA
Mendebaldeko Sahara deskolonizatzeke dagoen lurralde ez-autonomoa da eta Marokok nazioarteko legediaren kontra indarkeriaz okupatu zuen 1976. urtean. Oso lurralde aberatsa da baliabide naturaletan eta Marokok nazioarteko araudiaren kontra ustiatzen du lurraldearen legez kanpoko okupazioa finantzatzeko. Gainera, enpresa transnazional aunitzek, horietako hainbat Euskal Herrikoak, etekinak lortzen dituzte ustiaketa bidegabe horretatik eta gatazka luzatzen eta okupazioa iraunarazten laguntzen dute.
Bitartean, saharar herriak ez du autodeterminazio-eskubidea bermatuta, ezta bere lurra eta baliabideak kudeatzeko eta erabiltzeko eskubidea ere. Bestalde saharar herritarrak Aljeriako basamortuko errefuxiatu-eremuetan bizitzera behartuta daude, edo okupazio-indarren errepresioa eta diskriminazioa jasaten dute lurralde okupatuetan.
Gai horri buruz hausnartu nahi dugu Arabako SEADen Lagunen Elkarteak eta Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean sentsibilizazio-ekintza baten bidez: Bertso-paper lehiaketa.
Lehiaketa hau martxoan jarriko da abian hiru hitzaldi-aurkezpenekin:
Martxoak 16, 19:30tan, Laudioko Faktorian
Martxoak 21, 19:30tan, Gasteizko Iparralde Gizarte etxean.
Martxoak 23, 19:30tan, Kanpezuko kultur etxean
Bi hilabetez luzatuko da bertsoak jasotzeko epea.Epaimahaiak aukeratzen dituen bertso-paperak ekainaren 30ean egingo den bertso-saio batean aurkeztuko dirajendaurrean. Irabazleak, espolioa eta okupazioaren ondorioa diren Tindoufeko saharar kanpamentuetara bidaiatzeko aukera izango dute.