Covid 19ren aurrean gazteriak daukan zeregina


Gazteen Nazioarteko Eguna zela eta (abuztuaren 12a), Arabako SEADen Lagunen Elkarteak agerian jarri nahi ditu gazteek toki-mailan duten konpromisoak aldaketa-prozesuak aberasteko izan ditzakeen moduak.

Oraingoan, bideo bat aurkezten dizuegu, “El papel de la juventud frente a la COVID 19” izenburua duena; pandemia honetan zehar gazteei eman zaien prentsa txarrari aurre egiteko sortua.

Ekimen hau Gasteizko Udalaren Erronka Gazteak Gazte Planaren barruan garatu da, eta bertan parte hartu dute honako erakunde hauek: Colombia-Euskadi Elkartea, 12 hodei proiektua, Arabako Elikagaien Bankua, Scout eta Saharako Haurren Erakundea eta Surgiendo (Ibagué hegoaldeko gazteen elkargunea). Bideoa egiteaz arduratzen den AUZO TVren laguntza ere izan dugu.

Lan honetan, gazteek, bai hemen, bai munduko zenbait herrialdetan (Kolonbian eta Saharan, besteak beste), covid-19ari aurre egiteko eta sentsibilizatzeko egindako ekimen batzuk biltzen dira. Ardatz nagusi horren inguruan, Vanesa, Mohamed, Maria Camila eta Antoniok hainbat erakundetan gazte boluntario gisa egiten duten ekarpena erakusten digute, eta mundu-mailako ziurgabetasun une hauetan mahai gainean jartzen dute interesik gabeko entrega horren balioa.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies