Gazteria
3 de Abendua de 2024 / 9 de Abendua de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Atsegin handiz jakinarazten dugu “Gazte Sahararrak: erresistentziak, egokitzapenak eta aukera berrien bilaketa ” diagnostikoa dagoeneko eskuragarri dago gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta arabierza deskargatzeko. Txosten hau Begirune Fundazioaren, Ikuspegiren, Gazteen Euskal Behatokiaren eta SEADeko Gazteria Zuzendaritzaren arteko elkarlanaren emaitza da, tokiko ikerketa taldearekin eta SEADen Lagunen Elkartearen laguntzarekin batera. Diagnostikoak Saharako gazteen errealitateari begirada integrala eskaintzen […]
Read more »
nazioartekoa Sin categorizar
27 de Azaroa de 2024 / 27 de Azaroa de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Gilles Devers Palestinar eta Saharar Herrien defenditzailea izan da. Polisarioren, Palestinako erakunde ezberdinen eta GKE askoren izenean borrakatu zen nazioarteko auzitegietan. Borrokatu eta irabazi ere. Hil aurretik Europa eta Marokoren aurkako urriaren 4ko ebazpena eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Netanyahuren atxilotze deia ikusi ahal izan ziuen. Agur eta chore!
Giza eskubideak LANKIDETZA Sin categorizar
14 de Azaroa de 2024 / 14 de Azaroa de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Gasteizko SEADeko lagunen elkartean Mohamed Aliren hilketaren berri izan dugu. Hilketa gertatu zen Marokoko armadaren drone batek eraso egin zionean Mendebaldeko Saharako Lurralde Askatuetatik zihoan anbulantziari. Mohamed Ali Gazuaniko tailer mekanikoko biltegiko arduraduna zen. Tailer hori Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetan dago, kanpamentuotan laguntza humanitarioa emateko ezinbesteko zerbitzua ematen duten ibilgailuak konpontzeaz eta mantentzeaz arduratzen da, eta […]
Giza eskubideak Sin categorizar
24 de Iraila de 2024 / 24 de Iraila de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Arabako SEADen Lagunen Elkarteak nazioarteko babes politiko eske etorri diren sahararrekiko Espainiako Barne ministerioaren jokaera irmoki gaitzesten du. Izan ere, hainbat erakundek nabarmendu dutenez, ezaguna da Marokok sahararren aurka erabiltzen duen errepresio politiko, kulturala eta ekonomikoa ilegalki okupatzen duen Medebaldeko Saharako lurraldean eta errepresioa jasan duen jende honi tratu txarrekin erantzun dute barne ministerioak eta […]
Elkartea
12 de Uztaila de 2024 / 15 de Uztaila de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Udaberriko hil hauetan hainbat ekimeni begira egon gara. Ekimen horiek hiru gairen ingurukoak izan dira: Europako hauteskundeak, Marokok Giza Eskubideen Batzordean duen lehendakaritza eta Europako auzitegiak batasuneko herrialdeek Mendebaldeko Saharan espoliatutako baliabide naturalez egiten duten merkataritzari buruz emandako epaia.
3 de Uztaila de 2024 / 3 de Uztaila de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Dagoeneko eskuragarri dago gure Elkartearen 2023. urteko jardueren memoria. Ikusiko duzuenez, jarduerak askotarikoak dira. Ekintza humanitarioa eta babeslekuko garapenaren sustapena funtsezkoak dira saharar herritarren biziraupenerako eta, ondorioz, saharar herriaren kausarako. Baina, era berean, ezinbestekoak dira Gasteizko herritarren artean sentsibilizazio-jarduerak, hemen kausa bizirik mantentzeko, giza eskubideen eguneroko urratzea salatzea eta eragin politikoko jarduerak, erakundeek saharar-herriaren egoera […]
Baliabide naturalak
28 de Ekaina de 2024 / 28 de Ekaina de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Greenwashing, konplizitatea eta energia berriztagarrien Espainiako sektorearen giza eskubideen gaineko eragina https://www.odhe.cat/es/informe-neocolonialismo-verde-en-el-territorio-ocupado-del-sahara-occidental-marca-espana/
Lurralde Okupatuetako Giza Eskubideei buruzko Lantaldeak, ACAPSek eta NOVACTek egindako txosten batek Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharan gertatutako giza eskubideen urraketen 133 kasu dokumentatu ditu
Politika
7 de Ekaina de 2024 / 7 de Ekaina de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Publikoaren artikulu honetan, Espainiako alderdi politiko nagusien hauteskunde-programek Mendebaldeko Saharari buruz jasotzen dutena zehazten da. https://www.publico.es/politica/pp-vox-ignoran-sahara-occidental-programas-europeos-pese-arietes-sanchez.html
Politika Sin categorizar
Saharako Herriarekiko Elkartasun eta Lankidetzarako Europako Koordinakundeak (EUCOCO), Western Sahara is not for sale (WSNS) eta Europa osoko mugimendu solidarioko erakundeek 22 proposamen politiko partekatzen dituzte, 2024ko ekaineko Europako hauteskundeetara aurkezten diren hautagaitza guztiei zuzenduak.
baliabide naturalen espolioa Sin categorizar
28 de Maiatza de 2024 / 28 de Maiatza de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Marokok, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako fosfato-esportazioei buruzko txostena https://wsrw.org/es/noticias/estos-son-los-clientes-del-saqueo-de-fosfatos-por-parte-de-marruecos
nazioartekoa
8 de Maiatza de 2024 / 8 de Maiatza de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
Ondokoa 👇🏽 interesgarria izan daiteke Marokok🇲🇦, Espainiak🇪🇸, Portugalek🇵🇹 eta SEADek🇪🇭itsas jabegoaren inguruan duten borroka argitzeko. https://www.descifrandolaguerra.es/mapa-de-las-reclamaciones-maritimas-de-espana-marruecos-portugal-y-sahara-en-el-atlantico-norte
nazioartekoa SEAD eta F.Polisario
8 de Apirila de 2024 / 8 de Apirila de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
De Mistura, apirilaren 16an NBEren Segurtasun Kontseiluan bere txostena aurkeztu baino lehen, azken txango bat egin du Aljeria, Mauritania eta Marokon zehar. Marokok, ohi duenez, bere aldera jarri nahi ditu gauzak. Hona F.Polisarioren erantzuna: https://www.spsrasd.info/es/2024/04/05/2949.html
baliabide naturalen espolioa
22 de Martxoa de 2024 / 22 de Martxoa de 2024 by sahara_elkartea | Leave a Comment
EBko abokatu nagusiak iritzi eztabaidagarria eman berri du, UEk Marokorekin dituen arrantza- eta nekazaritza-akordioei buruz Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak laster emango duen epaia gidatu beharko lukeena. Akordioek nazioarteko zuzenbidea urratzen dutela eta EBk eta Marokok Saharari buruz ezin dutela erabaki dioen arren, esan du Polisario Fronteak ez dela saharar herriaren ordezkari bakarra….
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU