SULTANA JAYAri OMENALDIA
SULTANA JAYA
GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKALARI SAHARARRA
500 egun baino gehiagoz etxean konfinatua, etengabeko erasoak pairatuz, egun hauetan Euskadin bisitaz dabil.
OMENALDIA irailak, 24, larunbata, 12:00etan, Andra Mari Zuriaren Plazan
Sahararen aldeko bertso-paper lehiaketak badu sorta saritua
Sahararen aldeko bertso-paper lehiaketak badu sorta saritua
Alde batetik, maiatzean eta ekainean boluntarioekin eta lagunekin elkarlanean sortu eta margotu dugun horma-irudi erraldoia, Zaramaga auzoko Mendoza kaleko 16. zenbakian ikus dezakezuena.
Bestalde, espoliazioaren gaiarekin lotuta, martxoan bertso-paper lehiaketa jarri zen martxan Arabako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean. Hainbat Bertso-Eskolatan hitzaldiak eman genituen parte hartzera animatzeko, eta maiatzaren amaierarako ia dozena bat bertso-sorta iritsi zaizkigu.
Epaimahaiak bere lana bete du eta saria “Sahara Isiltasun Konplizerik Gabe” bertso-sortari ematea erabaki du. Sentsibilitatez beteriko bertsoak biltzen dituen bilduma eder hau Saioa Alkaizaren eskutik datorkigu, Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken txapelduna. Beraz, Saioak txapela dotorea eta Tindouferako bidaia eskuratuko ditu. (gehiago…)
“ESPOLIAZIOAREN AURKAKO ARTEA” HORMA-IRUDIAREN INAUGURAZIOA
“ESPOLIAZIOAREN AURKAKO ARTEA” HORMA-IRUDIAREN INAUGURAZIOA
Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, komunitatearen partaidetzarako ekimen bat gidatu du azken hilabeteetan. Ekimen horren bidez, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioa irudikatzen duen horma-irudia asmatu, diseinatu eta modu kolektiboan margotu dugu, eta herri oso batek bere baliabide naturalen gaineko subiranotasun iraunkorra eta baldintzarik gabekoa gauzatzeko duen borondatea adierazten du. Informazio guztia artecontraelexpolio.org web orrian kontsulta daiteke. (gehiago…)
LEHIAKETAREN OINARRIAK ESKURAGARRI !!
SAHARA DOINU ETA NEURRI LIBREAN Bertso-paper lehiaketa
Arabako Saharako lagunen elkarteak mezu hau bidaltzen dizu Arabako Bertsozale-elkartearekin batera antolatu duen bertso-paper lehiaketaren berri emateko.
Bidalitako eranskinetan, agertzen dira lehiaketari buruzko xehetasun guztiak. Argibide gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Arabako SEADen Lagunekin administrazioa@saharaelkartea.org 945147853 / 660299622
Saharari buruzko Gasteizko udaleko ez-ohiko udalbatza
Arabako SEADen Lagunen Elkarteak honako hau jakinarazten du:
EH Bildu Gasteiz eta Elkarrekin Vitoria-Gasteiz taldeek eskatuta, Gasteizko Udaletxeak ezohiko eta premiazko udalbatza deitu du apirilak 11,astelehena, goizeko zortzi eta erdietan (08:30) Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharaz adierazitako jarrera- aldaketa aztertzeko.
Osoko bilkuran parte hartuko dugu jarrera-aldaketa horrek azaltzen duen bidegabekeria salatzeko eta Gasteizko Udaletxeak ere bere gaitzespena adieraz dezala eskatzeko.
Horrez gain, elkarretaratzea deitu dugu Udaletxearen aurrean bilkuraren hasiera orduan.
Udalbatza streaming bidez jarraitu ahal izango da Udalaren webgunearen bidez.
Zuen interesekoa izango delakoan, agurtzen zaituztegu
Gasteizen 2022ko apirilaren 8an
Arabakoko SEADen Lagunen Elkarteak
KORRIKA HITZEKIN! KORRIKA EKINTZEKIN!
OSTIRALEAN, KORRIKA EGIN SAHARAREN ALDE!!!
Lekukoa 291. kilometroan hartuko dugu.
Apirilaren 1ean, ostirala, 17: 30ean
Mendozako Kuadrilla eta Gasteizko Kuadrilla kaleen arteko elkargunean
https://www.openstreetmap.org/#map=18/42.85812/-2.6685
(Zaramagako parkearen eremuan) (gehiago…)
EGUNEAN EGON GURE SARE SOZIALETAN !
Saharar Herriaren kontrako Espainiako Gobernuko azken erabakiaren kontrako ekintzen berri izateko, bisitatu gure sare sozialak bisitatu.
ESPOLIOAREN AURKAKO BERTSO PAPER LEHIAKETA
ESPOLIOAREN AURKAKO BERTSO PAPER LEHIAKETA
Mendebaldeko Sahara deskolonizatzeke dagoen lurralde ez-autonomoa da eta Marokok nazioarteko legediaren kontra indarkeriaz okupatu zuen 1976. urtean. Oso lurralde aberatsa da baliabide naturaletan eta Marokok nazioarteko araudiaren kontra ustiatzen du lurraldearen legez kanpoko okupazioa finantzatzeko. Gainera, enpresa transnazional aunitzek, horietako hainbat Euskal Herrikoak, etekinak lortzen dituzte ustiaketa bidegabe horretatik eta gatazka luzatzen eta okupazioa iraunarazten laguntzen dute. (gehiago…)
Covid 19ren aurrean gazteriak daukan zeregina
Gazteen Nazioarteko Eguna zela eta (abuztuaren 12a), Arabako SEADen Lagunen Elkarteak agerian jarri nahi ditu gazteek toki-mailan duten konpromisoak aldaketa-prozesuak aberasteko izan ditzakeen moduak.
Oraingoan, bideo bat aurkezten dizuegu, “El papel de la juventud frente a la COVID 19” izenburua duena; pandemia honetan zehar gazteei eman zaien prentsa txarrari aurre egiteko sortua.