Argitalpen-data: 10 de Urtarrila de 2024

2023ko abenduko buletina

2023ko abenduko buletina

2023ko azken hiruhileko herriarteko panorama

Politikoak, zalantzarik gabe, Gazan gertatzen ari den genozidio basatia du
ezaugarririk nabarmenena. Mendebaldeko Sahararen afera aspalditik jarraitzen dugunok eta
sahararrek berek, badakigu Israelek Palestinan egiten duena eta Marokok Saharan egiten duena
berdintasunak dituztela. Bi gatazkek gaizki egindako deskolonizazioa dute iturburu. Bietan bertako
herriei beren lurraldea eta beren ondarea eta baliabideak indarrez kendu zaizkie. Bietan Estatu
zanpatzailek inpunitate osoaz aritzen dira, Nazio Batuen hainbat erabaki bete gabe, are gehiago,
salbuespenak salbuespen, nazioarteko komunitatearen onarpen eta txaloen artean. Israel eta Maroko, funtsean, joera politiko bera dute: giza eskubide guztien gainetik indarrez inposatu. Eta
adiskide moduan aintzatetsi eta elkar laguntzen dute: Estatu Batuen bitartekaritzari esker, Marokok
eta Israelek beren harremanak normaldu zituzten 2020an. Horren ordainez, Estatu Batuek eta
Israelek Mendebaldeko Sahararen “marokortasuna” onartzen dute.

Palestinan gerra bortitzak, telebistaz emanda. Mendebaldeko Saharan gerra isila, ezkutua, baina gerra, azken batean. Israelek saltzen dizkio Marokori sahararrak bonbardatzeko erabiltzen dituen droneak. Armen negozio zikina beti garaile.Marokok badaki Palestinan gertatzen ari denak bai marokoarrak bai sahararrak sumintzen dituela. Lurralde okupatuetatik etorritako ekintzaileek kontatu digute Palestinako banderak eta “kufiyak” (zapi
palestinarra) guztiz debekatuta daudela Sahara okupatuan.

Bitartean urte amaieran deskantsu pixka bat hartuko dugu eta indarrak berreskuratu ondoko
urtean Mendebaldeko Sahara eta zanpatutako herri guztien alde laguntza txiki bat emateko. Lana ez
da faltako!

“Erresistentzia elikatzen: Saharar herriaren proposamena elikadura hobetzeko”

Erakusketa irailaren 26tik azaroaren 6ra ikusi ahal izan da Zabalgana, Judimendi eta Pilarreko gizarte-etxeetan. Urriaren 5ean,Geert Demon Elkarteko teknikariak azalpen-hitzaldi labur bat emanzuen erakusketa zela eta.Material horien bidez, Elkarteakparte hartzen duen proiektuetakobat erakusten du, eta saharar herriaren eta, batez ere, emakumeen bizirauteko tinkotasuna ezagutu ahal izan dugu. Munduko tokirikezdeusenean -Tindufeko Hamadan- moringa lantzen dute eta harendieta mugatua osatzeko mantenugaien iturri osagarri bat lortzen dute.Erakusketan 300 pertsona inguru ibili direla kalkulatzen dugu.

Aurten, azaroaren 14ko hiruko akordioen 48. urteurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu ditugu.

Azaroaren 9an, osteguna, 18:30ean Arana Kultur Etxean,
Gorka Ugalderen “Gdeim Izik – una crónica desde 2010 hasta la
actualidad sobre organización, resistencia y lucha del pueblo
saharaui”
dokumentala estreinatuko dugu.
Lokalak 35 pertsonentzako muga zuen eta hori dela eta hainbat
lagun kanpoan geratu behar izan zuten.

Azaroaren 11n, larunbata, Madrilera joan ginen,
“Mendebaldeko Sahara – Nazioarteko zuzenbidea bidea;
independentzia helmuga” lelopean egingo den Estatuko
manifestazioan parte hartzeko. Gasteiztik zuzeneko autobus bat
atera zen eta beste hainbat lagun bestelako garraioa erabili zuten
hara hurbiltzeko.

Azaroaren 14an, asteartea, 19:00etan Ignacio Aldecoa
Kultur Etxean, Taleb Alisalem analista politikoa eta aktibista
sahararrak bere lehen liburua aurkeztuko du: “Sahara Occidental
– Un viaje a la libertad”
Kasu horretan ere, baimendutako gehieneko edukiera gainditu
zuen bertaratzeak, 50 pertsonakoa baitzen.

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Artium museoak jardueraprograma bat antolatu du. Bertan, Elkarteak parte hartu zuen, eta hilaren 13rako Laura Dauden brasildarrak eta Miguel Angel Herrera kolonbiarrak zuzendutako “Intsumisak” dokumentalarenproiekzioa antolatu zuen. Proiekzioa amaitu ondoren, solasaldi bat izan zen. Bertan, El Ghalia Djimi eta Mina Baali giza eskubideen aldeko ekintzaile sahararrek parte hartu zuten, IrantzuMendia Hegoako zuzendari eta dokumentalaren jatorrian dagoen “Gertatutako guztia argitan jarri”liburuaren egilekidearekin batera. Ghaliak eta Minak Gasteizera egindako bisitak eskaintzen zien aukera aprobetxatu dute gure hiriko lankidetzako eragileekin elkarrizketak izateko. Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko lankidetza-teknikariekin elkartu ziren lehendabizi. Bigarren une batean, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako Diputatuarekin eta Lankidetzarako Zuzendariarekin bildu ziren. Itzulera-bidaia hasi baino lehentxeago, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren egoitzan biltzeko aukera izan zuten bertako zuzendariarekin eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarekin.

Next Generation

Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Next Generation