Pasa den astean bisita atsegina izan genuen SEAD-en Lagunen Elkarteko egoitzan. Grabadora bat eskuan, Samaniego ikastetxeko DBHko 1.B klaseko gazteek galderak bota zizkiguten gero euren irrati saioa osatzeko. Elkartruke hau ‘Gasteiztxo’ programaren barruan kokatzen da.
Alex, Aaron, Diego, Gonzalo, Ali, Santiago, Unai, Karim, Txomin eta Aitor: Mila esker zuen bisita eta eskaini zeniguten arretarengatik. Musu bana!

Argazki hau ateratzeko adingabeko tutoreen baimena dutela baieztatu ziguten irakasleek