Otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 44. urteurrena izango da, eta, ospatzeko, hurrengoetara gonbidatzen zaituztegu:
Otsailak 27: Asteburu osoan zehar kalea jantziko duen sorpresa batekin batera, Aiztogile kalean 20:00etan hasiko den kalejirara gonbidatzen zaituztegu.
Otsailak 28: Liburuaren aurkezpena: Tella. En busca del caramelo, Mahayouba Mohamed Salemek idatzia. Bere egileak zuzendutako saharar kulturaren aurkezpen eta hausnarketa berezi baten bidez, Saharako errealitatean eta bere historian murgilduko gara.
Lekua: Sorginenea. Santa Maria, 11 Vitoria-Gasteiz.
Ordua: 18.30etan
Martxoak 7: Gasteizek Angulema hiriarekin duen senidetzeari lotuta, eta komiki marrazketa gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiliz, publiko guztientzat eta goizeko 11.00tatik 14.00etara showroom artistikoa ospatuko da. Elkarteak “Ura Sahararako” ekintzarekin parte hartuko du. Eñaut Aiartzaguenaren eta Diego Berrueteren laguntzarekin, Tindouf-eko (Aljeria) saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaliko dugun kamioi baten atoian komiki bat margotuko da zuzenean.
Lekua: Urrezko Zeledonen plaza
Ordua: 11:00-14:00