SAHARAKO ERIZAINTZA ESKOLA


Gasteizko Udalak 60.000 euro bideratuko ditu Saharako Errefuxiatuen Kanpamenduetako Erizaintza Eskolara

2020-09-08

Irailaren 8an, Musa Isa, Saharako Erizaintza Eskolako Zuzendaria, Jon Armentia, Gasteizko Udaleko Zinegotzia, eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteko kideak bildu ziren. Bileraren helburua, 2019an izendatua izan zen zinegotzi berriari Erizaintza Eskola eta honen eginkizunak aurkeztea eta COVID-19ren krisialdian hezkuntza-erakundeak kanpamenduetan izan zuen paper garrantzitsua  helaraztea izan zen.

Erizaintza Eskolak Gasteizko Udalaren laguntza jaso du 1998tik, Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin duen hitzarmenaren barnean. Zinegotziak adierazi zuen Udalak eskolarekin elkarlanean jarraitzeko borondate irmoa duela, hitzarmenak indarrean jarraitzen duen bitartean.
Halaber, Arabako hiriburura egindako bisitan, Erizaintza Eskolako Zuzendariak SEADen Lagunen Elkartea bisitatu zuen, eta bertan jarraipen-bilera egin zuen koordinatzailearekin eta proiektu teknikariarekin.

Hemen ikusi: https://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/2020/09/08/saharako-errefuxiatu-kanpamentuetako-erizain-eskolako-zuzendariarekin-bildu-da-jon-armentia/?lang=eu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies