Sahara Euskadi Mugimenduak manifestazioak antolatu ditu Gasteiz, Bilbo eta Donostian abenduaren 20an


Hiriburu arabarreko deialdia 12:00etan izango da, Bilbo plazan

Mendebaldeko Saharan gerra berriz hasi eta hilabetera, Sahara Euskadi Mugimenduak, Euskadiko Saharar Ordezkaritzarekin batera, autodeterminazio-erreferenduma eskatzeko deia egin die berriro euskal herritarrei. Elkartasun mugimenduak manifestazioak deitu ditu abenduaren 20rako, igandea, hiru hiriburuetan.

Manifestazioak ordu berean hasiko dira hiru hiriburuetan, 12: 00etan. Gasteizen Bilbao plazatik abiatuko da mobilizazioa; Donostian, berriz, Alderdi Ederretik irtengo da, eta Bilbon Arriaga Antzokia izango da abiapuntua.

Aurrerapenik ez dagoenez, eta Estatu Batuek Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuen gaineko Marokoko subiranotasuna aitortu berri dutenez, mugimendu solidarioak eta Euskadiko Saharar Ordezkaritzak beste dei bat egin diote euskal gizarteari, nazioarteko ekintzarik eza gaitzesteko eta gatazkaren behin betiko konponbidea eskatzeko.

“Nazioarteko Zuzenbidea argia da sahararren auziari dagokionez: Marokok ez du inolako subiranotasunik lurraldearen gainean eta autodeterminazio erreferenduma egin behar da duela 45 urtetik etendako deskolonizazio prozesu bati amaiera emateko”, berretsi du Sahara Euskadi Mugimenduak.

“Euskal gizarteak askotan erakutsi du saharar herriari babesa ematen diola, eta, horregatik, berriz ere eskatzen diogu hiru hiriburuetan lagun gaitzala, argi uzteko, isiltzen bada ere, ez dugula Saharako gatazka ahazten eta bere eskubideak errespetatzea eskatzen jarraituko dugula”, gaineratu dute.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies