Sabah Azman Hamidaren hilketaren kontrako Espainiako Ordezkariak egindako komunikatuaren alde egiten dugu


Arabako SEADen Lagunen Elkarteak alde egiten du Espainako Estaturako Saharar Ordezkaritzak argitaratutako komunikatuaren alde, non salatzen da okupatutako Mendebaldeko Saharako 23 urteko neska, Sabah Azman Hamidaren hilketa basatia.

Espainiako Saharar Ordezkaritzaren adierazpena, Sabah Azman Hamida-ren hilketaz eta Marokoren segurtasun-indarrek Mendebaldeko Sahara okupatuan izandako esku-hartzeaz
UZTAILAK 21

Gogor gaitzesten ditugu Sabah Azman Hamida gazte sahararraren hilketa eta Marokoren segurtasun-indarrek Mendebaldeko Saharako eremu okupatuetan herritarren aurka egindako eraso latza.
Iragan uztailaren 20an, Aljeriak Afrikako Kopa irabazi zuela ospatzeko ekitaldian, Marokoren segurtasun-indarrek bortizkeriarik handienez esku hartu zuten, manifestatzaileak kolpatuz eta herritarren aurka suzko armak erabiliz: 23 urteko neska bati bizia kendu eta ehunka lagun zauritu zituzten.
Marokok blokeatu egin ditu herri guztiak, eta ospakizunetan parte hartu duten ekintzaile eta gazteen aurkako atxiloketa-kanpaina arbitrario bati ekin dio. Deitoragarria eta kezkagarria da eskualdeko herri guztientzat poztasun-unea den honetan erailketa hori gertatzea.
Saharako herritarren aurka egiten direnak bezalako gizateriaren aurkako ekintzak onartezinak dira. Inpunitate larri eta bidegabea erakusten dute Marokoren aldetik, Mendebaldeko Saharako eremu okupatuak giza eskubideen urraketen erreferente bilakatuta.
Marokoko talde militarrek esku hartzea eta modu odoltsuak baliatzea ohikoa da herri sahararretan, eta asaldagarria da nolako inpunitatearekin jokatzen duten eta nazioarteko komunitatea zein isilik dagoen, batere babesik gabe utziz azken 44 urteotan legez kontrako okupazio baten ondorioak jasaten ari den herri bat.
Hori dela eta, berehala neurriak hartzeko eskatzen diegu nazioarteko erakundeei, eta bereziki Europar Batasunari, Mendebaldeko Saharako eremu okupatuan bizi duten giza eskubideen egoera laidogarriari azkena emateko.
Egiazko mekanismorik ez egoteak eta herri sahararraren giza eskubideak ez babesteak arrisku bizian jartzen du NBEk zuzentzen duen bake-prozesua, eta mehatxu larria dira bakearentzat eta eskualdearen egonkortasunarentzat.
Espainiako eta Europako erakunde guztiei egiten diegu dei, Marokoren jarreraren aurkako gaitzespenekin bat egin dezaten. Hedabideei eskatzen diegu ez daitezela izan Mendebaldeko Saharako eremu okupatuetan dagoen isiltasunaren eta blokeoaren lagun.
Amaitzeko, Espainiak (Giza Eskubideen Kontseiluko kide) eta Frantziak erantzukizun argia daukate Afrikako gatazkarik zaharrenean. Beharrezkoa da haiek esku hartzea, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala errespetarazteko eta NBEren Segurtasun Kontseiluak autodeterminazioaren erreferenduma egiteko emandako ebazpenak betearazteko.

Jira Bulahi Bad
Fronte Polisarioaren Espainiako ordezkaria

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies