Prentsa aske batengatik Sahara aske batean


Maiatzak 3, Prentsa Askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna

Gaur, maiatzak 3, Prentsaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta guk Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharatik jarduten diren kazetari sahararren lanaren balioa azpimarratu nahi dugu.

Reporteros Sin Fronteras-ek informazio “zulo beltz” bezala hitz egin zuen okupatutako Mendebaldeko Saharari buruz prentsa-askatasunaren egoerari buruzko bere txostenean. Eta hala eta guztiz ere, saharar kazetariek okupazio pean gertatzen diren eskubide urraketak salatzen jarraitzen dituzte eta haiei esker ezagutzen ditugu jasan behar dituzten basakeriak.

Horregatik, maiatzaren 3 honetan, gure babesa berretsi nahi diegu, harresitik haratago eramaten dituzten informazioak zabaltzeko gure konpromezua berretsiz, bere lana askatasun osoz Sahara aske batean egitea lortzen duten arte.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies