Okupatutako Mendebaldeko Saharako errepresioaren aurkako elkarretaratzea


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arabako SEADen Lagunen Elkartea eta Sahara Gasteiz elkarteok Saharar Herriarekiko elkartasun mugimenduari ekainaren 12an antolatu dugun elkarretaratzean parte hartzeko deialdia luzatzen diogu. 18:30etan, Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean (Olagibel kalea) okupatutako Mendebaldeko Saharako saharar biztanleen aurkako errepresioa salatuko dugu.

Aurreko ostiralean, ekainak 7, Marokoko indarrek hiru saharar bortizki erasotu zituzten okupatutako Smara hirian, Equipe Mediak sareetan zabaldu zuen bideoan ikus daitekeen moduan, Salah Lebsir preso politikoari harrera egitera zihoazenean. Aurretik, kazetariaren harrera eragozteko helburuarekin segurtasun indarren areagotzea eman zela adierazi zuen komunikatzaile taldeak. Ostiralean atera zen Lebsir kartzelatik, lau urteko zigorra bete ostean. Urte horietan zehar torturak eta isolamendua jasan izan zituen eta gose-grebak egin zituen bere egoera salatzeko.

Equipe Mediak zabaldutako irudiak saharar biztanleek Marokoren okupaziopean jasaten duten errepresio bortitzaren beste froga bat baino ez dira. Maiatzaren 25ean marokoar indar polizialek 14 urteko Mbarek Mohamed Bani ekintzailea atxilotu eta torturatu zuten. Apirilaren amaieran, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren MINURSOaren bozkaketaren testuinguruan, manifestatzaile sahararrak erasotuak izan ziren ere, Leila Leili ekintzaile eta giza eskubideen defendatzailea tartean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies