Okupatutako Mendebaldeko Saharako prentsa askatasunari buruzko txosten berria


Iturria: RSF

Marokok legez kanpo okupatutako Mendebaldeko Saharako prentsa askatasunari buruzko lehen ikerketa argitaratu du Reporteros Sin Frontera-ek

Lehen aldiz, profesional desberdinen testigantza anitzak biltzen ditu txostenak: tokiko kazetari sahararrenak, gaian adituak diren berriemaileenak, Marokon lan egindako korrespontsal europarrenak eta beste hainbat iturrienak.

Dokumentuak nazioarteko prentsaren ardura azpimarratzen du 40 urtez Mendebaldeko Sahararen inguruan sortu den isiltasunean, bereziki komunikabide espainol zein frantsesenak, bai eta arrazoi nagusi eta larriena: ofizialtasun marokoarraz haratago informatzen saiatzen diren kazetari sahararren aurkako etengabeko errepresioa eta jazarpena, sarri kartzela-zigor luzeei aurre egin behar dietenak. Horrez gain, atzerriko berriemaileek okupatutako lurraldeetara sartzea galarazita dute.

Berri osoa (gazteleraz): “Sáhara Occidental, un desierto para el periodismo: nuevo informe de Reporteros sin Fronteras

Txostena (gazteleraz): Sáhara Occidental, un desierto para el periodismo

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies