
Testigos de la memoria
2014 | Eztizen Miranda Bernabé | Euskal Herria
Gaia: Errepresioa, Justizia eta erreparazioa, eta Okupazioa
Dokumental hau “La semilla de la Verdad” izeneko dokumentalaren jarraipena da. Dokumentalak erakusten digu nola itzultzen den Saharara Euskal Herriko Unibertsitateko, Hegoa Institutuko eta Arantzadi Zientzia Elkarteko hainbat kidek osatzen duten lantaldea. Talde horrek, 2013. urtean desagertutako 8 beduinoren gorpuak zituzten bi hobi aurkitu zituen eta orain itzultzen dira gorpuzkinak hilobitik atera eta familiakoei emateko. Desagertutako pertsonen familiakoei elkarrizketak egiten zaizkie eta ikus daiteke nola hobiratzen dituzten gorpuak, Saharako era tradizionalean, aurkitu zituzten lekuan, saharar herriarentzat memoria-leku bihurtuz.
Fitxa teknikoa
Mota | Ez-fikzioa |
---|---|
Hizkuntza | Euskara, Gaztelania, eta Hassania |
Azpitituluak | Gaztelania |
Jatorrizko izenburua | Testigos de la memoria |
Iraupena | 25:00 min. |
Irudia | Kolorea |
Argitaratze data | 2014 |
Herrialdea | Euskal Herria |
Egilea (zuzendaria) | Eztizen Miranda Bernabé |
Produkzioa | Aranzadi –zientzia elkartea-, Euskal Herriko Unibertsitatea, HEGOA |
Gidoia | Eztizen Miranda Bernabé |
Ekipo teknikoa | Eztizen Miranda Bernabé (kamara, audioa, edizioa eta postprodukzioa), Eloisa González Hidalgo, Lourdes Herrasti Erlogorri, Asier Izagirre Pasaban (kamara laguntzaileak); Iñaki Rodriguez Rebolledo (postprodukzio laguntzailea); Pello Reparaz (musika), Jon Mikel Rodriguez Rebolledo (audio postprodukzioa); Ali Salem Iselmu (itzultzailea); Maria Cereceda Cuevas (off ahotsa); Iratxe Martinez Lopez, Mikel Ibañez Susilla, Iñaki Rodriguez Rebolledo (bikoizketa taldea); argazkia: Sociedad Aranzadi |
Protagonistak | Hobietan aurkitutako desagertutako beduinoen senideak |
Sariak /Aipamenak | Giza Donostiako Eskubideen XII Zinemaldian aurkeztuta |
Kokapenaren fitxa
Euskarria | Artxibo digitala (mp4 / avi / mepg / mov / wvm / flv) |
---|---|
Kontserbazio egoera | Ona |
Erakundearen izena | Aranzadi –zientzia elkartea-, Euskal Herriko Unibertsitatea, HEGOA |
Esteka | http://multimedia.hegoa.ehu.eus/es/videos/46-testigos-memoria |
Euskarria | DVD |
---|---|
Kontserbazio egoera | Ona |
Aleen kopurua | 1 |
Erakundearen izena | Asociación de Amigos y Amigas de la RASD de Álava |
Helbidea | C/ antonio de sucre, 1 Vitoria-Gasteiz |
Telefonoa | 945 14 78 53 |
E-posta | sensi@saharaelkartea.org |
Fitxa analitikoa
Gaia | Errepresioa, Justizia eta erreparazioa, eta Okupazioa |
---|
Genero azterketa
Emakumezkoek elkarrizketetan eginkizun aktiboa dute eta galera azaltzen dute eta zer suposatzen duen desagertutakoen identifikazioak haien ikuspuntutik. Protagonistak biktimen senitartekoak dira. Elkarrizketetan, nahiko oreka dago generoen artean. Hobiak aurkitu ziren lekuetako irudietan gizonezkoak askoz gehiago ageri dira. Emakumezkoak elkarrizketetan ageri dira eta gutxiago lekuan bertan grabatutako irudietan.
Ikuspegi sahararraren azterketa
Dokumentalak saharar kulturarekiko eta herriarekiko errespetua erakusten du.
Balio eraldatzailea
Aztertzen duen gaiagatik, dokumental honen ikuspuntua berria da. “La semilla de la verdad” dokumentalarekin batera, proiektu honek gatazkaren biktimak aitortzea eta erreparazioa lortu nahi ditu.