Basamortuko irribarreak


Basamortuko irribarreak

2005 | Arantxa Gurmendi | Euskal Herria

Gaia: Errefuxiatuak, Kanpamentuak, and Oporrak bakean

Haur sahararrak Euskal Herrira etortzen dira udan, “Oporrak bakean” ekimen solidarioaren bidez. Dokumentalaren lehen atalean, haur horiek gure artean dauden bitartean, nola bizi diren, zer deskubritzen eta ikasten duten, eta nola gozatzen duten ikusiko dugu lehenengo zatian. Bigarren zatia basamortuan igaroko da, duela 30 urtetik hona sahararrak errefuxiatuta bizi diren kanpalekuetan. Haien eguneroko bizimodua ikusi ahal izango dugu, eta, bide batez, sahararren gatazka eta borrokaren arrazoiak ezagutu.

Fitxa teknikoa

MotaEz-fikzioa
HizkuntzaEuskara and Gaztelania
Jatorrizko izenburuaBasamortuko irribarreak
Iraupena41:58 min.
IrudiaKolorea
Argitaratze data2005
HerrialdeaEuskal Herria
Egilea (zuzendaria)Arantxa Gurmendi
GidoiaArantxa Gurmendi
Ekipo teknikoaIsabel F. Agirre e Itziar Gurmendi (Kolaboratzaileak); MOZTU (postprodukzioa); Euskalcom (Diseinua);
ProtagonistakHainbat haur eta profesional sahararrak

Kokapenaren fitxa

EuskarriaArtxibo digitala (mp4 / avi / mepg / mov / wvm / flv)
Kontserbazio egoeraOna
Aleen kopurua1
Erakundearen izenaArgia
Estekahttp://www.argia.eus/multimedia/dokumentala/basamortuko-irribarreak
EuskarriaDVD
Kontserbazio egoeraOna
Aleen kopuruaVarias bibliotecas públicas
Erakundearen izenaRed de Lectura Pública de Euskadi
Estekahttps://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9509/ID86d1dcf6?ACC=101

Fitxa analitikoa

GaiaErrefuxiatuak, Kanpamentuak, and Oporrak bakean

Genero azterketa

Dokumental honetan emakume zein gizonen parte-hartzea berdintsua da. Errefuxiatu kanpamentuetako eta “oporrak bakean” proiektuko haurren esperientzia ezberdinak aurkezten dira, baina ez da egiten emakumeen egoeraren analisi espezifikorik, kanpamentuetako egunerokotasuna eta ohituren inguruan ibilbide bat baizik. Zuzendaritza eta gidoia emakume baten esku daude.

Ikuspegi sahararraren azterketa

Elkarrizketatutako pertsonak sahararrak dira eta beraien esperientziak kontatzen dizkigute gerra edo eta erbestetzearen inguruan. Ala ere, pisu handia du narratzailearen kontaerak, kanpotik egindako begirada bat ematen diguna.

Balio eraldatzailea

Proposamenak kanpamentuetako eguneroko bizitzaren zailtasunak aurkezten dizkigu baina ez du sakontzen gehiegi gatazka hau eragin duen arrazoi politikoetan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies