‘Laatash’, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian


Elena Molinak zuzendutako eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Saharaz Blai leihaketaren barnean ekoiztutako ‘Laatash’ dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren film laburren sail ofizialean proiektatuko dute.

Mendebaldeko Sahara da jaialdiak aurten jorratuko dituen gaietako bat. Hori dela eta, ‘Laatash’ film laburra ‘Hamada’ luzemetraiarekin batera proiektatuko da apirilaren 11an, 16:30etan Victoria Eugenia antzokian.

Perun

Bestalde, errefuxiatuen kanpamentuetako emakumeek egiten duten uraren kudeaketari buruzko filma Peruko Censurados Film Festival jaialdian aurkeztu zen martxoaren 26an.

Giza Eskubideen Zinemaldia zein Censurados ‘Human Rights Film Network’ nazioarteko jaialdien sarearen parte dira.

‘Laatash’ Euskal Herriko eta Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuetako gazteak batu ditu filmatze lantaldean, Arabako SEADen Lagunen Elkarteko elkartasunezko proiektu bati esker.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies