Saharar kanpamentuetan atentatu arriskuari buruz hainbat komunikabidek argitaratutako albistearen aurrean, eta Espainiako Gobernuaren Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioak babestua, Arabako SEADen Lagunen Elkartetik, iragarkisunaren larritasunak eskatzen duen ezinbesteko zuhurtziaz, informazio horren sinesgarritasun eskasa salatzen dugu.
Gure jarreraren arrazoiak honako hauek dira: batetik, Marokoko ministroak Espainiara egindako bisitaren testuinguruan ematen da iragarpena: bestetik, Josep Borrell, Kanpo Arazoetako Ministro ohiak, eta Pedro Sanchezen Gobernuak Saharako gatazkari buruz egindako ibilbidea; eta, era berean, Nazio Batuen Saharako Erreferendumerako Misioak (MINURSO) emandako informazioari buruz egindako baieztapen falta. Eta azkenik, babesten dugun, Fronte Polisarioak aurkeztutako informazio hori gezurtatzen duen komunikatua.
Datuen anbiguotasunak iradokitzen digu kooperanteei eta familiei zuzendutako “beldur kanpaina” dela, eta datozen egunetan kanpalekuetara bidaiatzeko asmoa dutenei zuzendutakoa. Halaber, abenduaren 19an Fronte Polisarioaren Kongresuan hemendik joango diren pertsona guztiei.
Elkarte gisa, gure bidaia-egutegia mantentzen dugu, boluntarioen eta kooperanteen borondatea errespetatuz, Tindoufeko errefuxiatu sahararren kanpamenduetara bidaiatzeko edo ez bidaiatzeko.
Hori esanda, bat gatoz Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritzaren komunikatuarekin, eta zuekin partekatzen dugu:
https://www.polisarioeuskadi.eus/el-frente-polisario-desmi…/