Elkartasun mugimenduko eta saharar ekintzaileek Mendebaldeko Saharako giza eskubideen urraketak salatu dituzte Genevan


Geneva, 2019ko ekainaren 25ean.

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak eta Equipe Mediak Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluan ‘Arrail bat harresian’ txostena eta ‘Un agujero en el muro’ film laburra aurkeztu dituzte. Bi lanek Marokok legez kanpo okupatutako Mendebaldeko Saharan ematen diren eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen urraketen berri ematen dute.

Miren Ogandok, ikerketan parte hartu zuten gazte euskaldunetako bat, eta Ahmed Ettanjik, Equipe Mediako lehendakari eta sortzaileetako bat, lanerako, hezkuntzarako eta osasunerako eskubideen urraketen testigantzak jasotzen dituen txostena aurkeztu dute Genevako Nazio Batuen egoitzan, Mendebaldeko Sahararen aldeko estatu taldeak antolatutako goi mailako panel batean.

“Testigantza hauek herritar sahararren diskriminazio sistematiko bat agertzen dute”, adierazi du Ogandok. “Kontakizunek argi uzten dute, aldi berean, lurralde okupatuetako giza eskubideen egoerari buruzko datu gehiago izateko beharra eta herritar sahararren eskubide guztiak bermatzera bideratutako ekimenen beharra, autodeterminaziorako eskubidetik hasita”, gehitu du.

Ettanjik, bere aldetik, txostenaren garrantzia azpimarratu du “lekutik bertatik” egindako lana delako. “Okupatutako lurraldeetako egoerari buruzko datu base bat da behatzaileentzat, orain arte ez genuena“, baieztatu du.

Ogando eta Ettanjirekin batera, Gorka Urtaran Gasteizko Alkateak hartu du parte, sahar herriarekiko hiriaren elkartasuna agertuz. “Txostenak egoera hori iraultzen laguntzea espero dut, eta bereziki, Espainiako Gobernuak lehenengo, baita Europar Batasunak ere, berehala har dezaten beren gain gatazka konpontzeko duten erantzukizuna”, adierazi du .

Aurkezpenean ere egon dira Europarako ministro sahararra, Mohamed Sidati; Hegoafrikako embaxadorea, Amb. Nozipho J. Mxakato-Diseko; Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideko irakaslea, Carlos Villán Durán, eta Mahfud Mohamed Lamin Bechri, NOVACT institutuko ordezkaria, ‘Los tentáculos de la ocupación’ txostena aurkeztu zuena, ur-sahararretako arrantzari buruzkoa.

‘Un agujero en el muro’-ren emanaldia

Arratsaldean ‘Un agujero en el muro‘ film laburraren emanaldia izan zen. Txostenean oinarritutako lanak ikerketan zehar jasotako testigaintzek azaldutako egoerak berreraikitzen ditu fikziozko sei pertsonaien bitartez. Aurkezpenean filmaren zuzendariak, Carlos Moure, eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteko Olatz Alonsok hartu zuten parte. Aurkezpenean, lurralde okupatuetan gertatzen denari zabalpena ematearen beharra eta garrantzia azpimarratu zen. Ikusleek filmaren indarra goraipatu zuten.

 

Arrail bat harresian‘ Euskal Herriko eta Mendebaldeko Lurralde okupatuetako gazte talde batek egindako ikerketa bat da. Elkarte arabarrak bultzatutako eta Gasteizko udalak finantzatutako proiektuak eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen urraketak jasaten dituzten saharraren testigantzak biltzen ditu.

Txostenean jasotako errealitateari zabalpen handiagoa emateko ‘Un agujero en el muro’ film laburra ekoiztu zen Oyko Studiorekin batera. Lana animazioan egin zen lurralde okupatuetako irudiak izateko ezinatsunaren aurrean eta ikerketan parte hartu zuten  pertsonen segurtasuna bermatzeko.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies