Gasteiz, saharar herrriarekin


Azaroaren 21ean, Euskadiko beste hainbat udalerritan bezala, Mendebaldeko Sahararekin elkartasunean kalera atera ginen Marokoren su-etenaren urraketa salatzeko eta Mendebaldeko Sahararen autodeterminazio erreferenduma antolakuntza exijitzeko.

 

ADIERAZPENA

Sahara Euskadi Mugimendutik, Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritzarekin elkarlanean, eskerrak eman nahi dizkiogu euskal gizarte zibilari azken egunotan saharar herriari ematen ari zaion babesagatik.

Marokoko Erresumak 1991ko Bake Akordioa zapuztu eta astebetera, kalera irteten gara Euskadiko txoko guztietan, ahots bakar batekin:

          Blokeo informatiboan eta gatazka armatuaren ukazioan oinarritutako Marokoren komunikazio-estrategia salatzeko.

          Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoko lurralde okupatuetan saharar herriaren aurka, eta batez ere, ekintzaileen aurka, areagotutako errepresioarekiko gure kezka azaltzeko.

          Nazio Batuen Erakundea eta Mendebaldeko Sahararako Erreferendumerako Misioa, 45 urtez saharar herriaren sufrimenduaren aurrean erakutsitako utzikeria salatzeko.

          Espainiako gobernuari Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzaile gisa, 1975ean egiteke utzi zuen deskolonizazio-prozesuari berriro ekiteko eskatzen diogu baita duela 29 urte egin behar zuen erreferenduma bultzatu dezan.

        Euskal erakundeetako alderdi politiko guztiei beren eremutik, saharar herriaren autodeterminazio askearen eskubidea bermatuko duen, gatazkaren konponbide justu, baketsu eta iraunkorra susta dezatela  eskatzen diegu

 

Horregatik guztiagatik, azken egunetako mobilizazioetan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta saharar herriari bere legezko aldarrikapenean babesa ematenjarraitzera gonbidatzen zaituztegu.

Euskal eta saharar mugimendutik argi daukagu:

GUDA HAU HITZ BAKARREKIN GELDITZEN DA: ERREFERENDUMA

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies