Elkarretaratzea Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean


 

Saharar komunitateak eta elkartasun mugimenduak Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharako errepresio bortitza salatu genuen Gasteizko Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzan. Sabah Azman, errepresio horren hildakoa, eta gainontzeko zauritu eta atxilotuak gogoratu genituen ere.

Uztailaren 20an, Marokoko segurtasun indarrek bortizki erreprimitu zituzten okupatutako Mendebaldeko Saharan eman ziren ospakizun desberdinak Afrikako Kopako Argeliaren garaipenaren harira. Errepresio horren ondorioz, Sabah Azman Hamida gaztea hil zen eta hamarnaka lagun zauritu zituzten. Hurrengo egunetan, atxiloleta desberdinak egin zituen marokoar poliziak.

Geldi ditzagun atxilotaketak eta torturak eta eska diezaiogun erantzukina Espainiako Gobernuari.

Sahara aske!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies