Sultana Khaya, Minetu Larabas eta Maima Mahamud Nayem Abdesalamen parte-hartzearekin
Saharar emakumeak funtsezko zutabea dira Mendebaldeko Sahararen askatasunaren aldeko borrokan.
Lurralde okupatuetatik, diasporatik eta errefuxiatuen kanpamenduetatik egiten duten lana hobeto ezagutzeko, CEAS Saharako kideek “Saharar emakumearen erresistentzia eta duintasuna” solasaldia antolatu zuten, honako hauen parte-hartzearekin:
– Sultana Khaya, aktibista eta Giza Eskubideen defendatzailea.
– Minetu Larabas, Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko idazkari nagusia (UNMS)
– Maima Mahamud Nayem Abdeslam, Fronte POLISARIOak Nazio Batuetan Genevan duen ordezkaria.