Arabako SEADen Lagunen elkartea, 21.KORRIKAn!


Igandeak 14, Garestik Gasteiza aurten gauzatutako Korrikan parte hartu genuen.  Setem Hego Haizea kideokin partekatu genuen gure kilometroa eta guztiok elkarrekin 2490. kilometroa KORRIKA egin genuen Gasteizko kaleetatik, Lakua auzoan. Nayua, gure elkartearen kidea, eta Ianire Setemen izenenean, lekukoa eramateko ardura eta ohore hartu zituzten. Abdulah Arabik, Euskadirako Saharar Ordezkariak ere korrika egin zuen Euskararen alde eta Saharar Herriaren izenean.

Eguerdian, Goiena Telebistak  zuzenean egindako saio berezian elkarrizketatu zituen elkarteko bi kide. Egun zoriontsua izan zen, bai Euskarari, bai Sahararen aldeko kideontzat eta Saharar Herriarentzat.

Uzten dizkizuegu atzoko argazki batzuk. Goza itzazue.

ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI.

KLIKA KORRIKA, SAHARA ASKE!

Ikusi ezazue kilometroaren bideo osoa hemen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies