Arabako gazte eskoutak Mendebaldeko Saharako gatazkara hurbildu dira


Apirilaren 6 eta 7an Arabako Scout Eguna ospatu zen Alegria-Dulantzin. Arabako SEADen Lagunen Elkartetik Azkarrak gazteei  zuzendutako ekimen batekin hartu genuen parte, Mendebaldeko Saharako gatazka hurbiltzeko asmoz.

Jarduera txoko desberdinetan antolatu zen eta bakoitzean gatazkarekin zerikusia duten arlo desberdinak landu ziren, hala nola, saharar herriaren historia, geografia eta lurralde bakoitzeko bizimoduak, baliabide naturalen espoliazioa eta saharar errefuxiatuen kanpamentuetako talde eskoutak.

Beste adinetako umeek ere eguneko gaia jorratu zuten dinamika desberdinen bidez.

%0,7a Mendebaldeko Sahararen alde

Euskal Herriko Eskoutak-Arabak, 2018ko urrian egindako Asamblandan, bere aurrekontuaren %0,7a Haurtzaro eta Eskout Erakunde Sahararra laguntzera zuzenduko zuela adostu zuen. Erabaki hori diru kontuetaz haratago doa: Mendebaldeko Saharako gaia ume zein gazteekin lantzeko apustua bada ere.

Bestalde, arabako nerabeen taldeen eta kanpamentuetakoen arteko senidetzeak egiten ari dira, errealitate desberdinak ezagutu, horietaz ikasi eta proiektu komunak sortu ahal izateko. Sare hauek talde mailan osatu nahi dira, 14 eta 16 urte bitarteko nerabeekin, baina baita hezitzaile taldeen artean, kanpamentuetan hezitzaile lanetan hasi diren gazteekin batera lan egiteko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies