‘Un agujero en el muro’ Florida zinemetan proiektatuko da berriz apirilaren 4ean


 Sahararrek Mendebaldeko Saharako okupatutako lurraldeetan bizi duten errealitatera hurbiltzeko beste aukera bat izango da apirilaren 4ean Gasteizen. ‘Un agujero en el muro’ sorkuntza film laburra, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak eta Oyko Studiok ekoiztua, Florida zinemetan proiektatuko da berriz ere datorren ostegunean (19:30etan). Gonbidapenak zinemako leihatilan jaso ahalko dira egunean bertan.

Lana Marokoren okupazio pean bizi diren saharar biztanleek pairatzen dituzten gehiegikeriak azaltzen ditu eta otsailaren 27an estreinatu zen arabar hiriburuan. Filmean agertzen diren esperientziak ‘Arrail bat harresian’ txostenean bildutako testigantzetan oinarritzen dira. Ikerketa hori Elkartearen, Equipe Media komunikazio-aktibista taldearen eta Euskal Herriko hainbat gazteren elkarlanaren emaitza da.

Huhezinema jaialdiaren sail ofizialean

Gasteizko emanaldiaren hurrengo egunean, Aretxabaletan proiektatu egingo da Carlos Mourek zuzendutako lana. Izan ere, Marokok legez kanpo okupatutako Mendebaldeko Saharan ematen diren eskubide urraketak agertzen dituen dokumentalak Huhezinema euskal film laburren jaialdiko 10 finalisten artean egoteko hautatua izan da.

‘Un agujero en el muro’ sail ofizialeko animaziozko film labur bakarra da. Aurtengo edizioan, drama da hautatutako film gehienak barnebiltzen dituen generoa antolatzaileen arabera.

Mondragon Unibertsitateak antolatutako jaialdiaren aitorpen hau Ciudad Realeko Elkartasun eta Sentsibilizazio Film Laburren Nazioarteko Erakustaldian jasotako sariari gehitzen zaio. Bertan, ‘Errefuxiatuak’ saileko animaziozko lanik onena bezala hautatu zuten Carlos Mourek zuzendutako dokumentala.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies