Albisteak


Bat egin dugu 21. Korrikarekin!

Posted by on 14:51 in agendaAlbisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Bat egin dugu 21. Korrikarekin! sarreran

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak eta Euskadirako Saharar Ordezkaritzak bat egin dugu 21. Korrikarekin eta euskararen alde egingo dugu datorren apirilaren 14ean. Gasteizen amaituko den edizio honetan, saharar herriaren aldeko mugimenduak bere elkartasuna erakutsi nahi izan dio euskararen aldeko mugimenduari hiriburu arabarreko kilometroetako batekin, SETEM-ekin partekatuko duguna. (gehiago…)

‘Un agujero en el muro’ Florida zinemetan proiektatuko da berriz apirilaren 4ean

Posted by on 23:33 in agendaAlbisteak | Erantzunak desaktibatuta daude ‘Un agujero en el muro’ Florida zinemetan proiektatuko da berriz apirilaren 4ean sarreran

‘Un  agujero  en  el  muro’  Florida  zinemetan  proiektatuko  da  berriz  apirilaren  4ean

 Sahararrek Mendebaldeko Saharako okupatutako lurraldeetan bizi duten errealitatera hurbiltzeko beste aukera bat izango da apirilaren 4ean Gasteizen. ‘Un agujero en el muro’ sorkuntza film laburra, Arabako SEADen Lagunen Elkarteak eta Oyko Studiok ekoiztua, Florida zinemetan proiektatuko da berriz ere datorren ostegunean (19:30etan). Gonbidapenak zinemako leihatilan jaso ahalko dira egunean bertan. (gehiago…)

‘Laatash’, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Posted by on 22:43 in agendaAlbisteak | Erantzunak desaktibatuta daude ‘Laatash’, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian sarreran

‘Laatash’,  Donostiako  Giza  Eskubideen  Zinemaldian

Elena Molinak zuzendutako eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteak Saharaz Blai leihaketaren barnean ekoiztutako ‘Laatash’ dokumentala Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren film laburren sail ofizialean proiektatuko dute. (gehiago…)

Ostiral honetan Laatash laburmetraia proiektatuko dugu Gasteizko Cortada Festibalean

Posted by on 09:25 in agendaAlbisteak, Sin categoría | Erantzunak desaktibatuta daude Ostiral honetan Laatash laburmetraia proiektatuko dugu Gasteizko Cortada Festibalean sarreran

‘Laatash’ laburmetraia Gasteizko Cortada zinemaldian ikusgai izango dugu datorren abenduaren 14ean, Hemengoak atalean. Saioa 21:00etan hasiko da hiriko Vital Fundazioaren Aretoan. Lehendabiziko proiekzioa da hau laburmetraia sortu duen hirian. Dokumentalak, Elena Molinaren zuzendaritzapean, Euskal Herriko eta Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuetako gazteak batu ditu filmatze lantaldean, Arabako SEADen Lagunen Elkarteko elkartasunezko proiektu bati esker.

Abenduak 14 / 14 de diciembre  |  Ordua 21:00 horas

 Vital Fundazioa Kultur Aretoan / Aula Fundación Vital (gehiago…)

Safia Sidi Buzeid, in memoriam

Posted by on 12:27 in agendaAlbisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Safia Sidi Buzeid, in memoriam sarreran

El pasado 4 de diciembre de 2018 falleció nuestra amiga y compañera Safia Sidi Buzeid, miembro de la UJSARIO (Organización Juvenil de Sangia el Hamra y Rio de Oro) y coordinadora local de los proyectos de Tiempo Libre Educativo.

Desde la Asociación queremos enviar nuestro más sentido pésame a la familia y amigos/as. Va a ser muy difícil llenar el vacío que nos deja esta bellísima persona.

Adioriz ez Safia, laster arte. Izar artean ikusiko dugu elkar!

Nola esaten zaio agur lagun bati, oraindik elkar agurtzeko goizegi denean?

Nola esaten zaio agur, oraindik agurtu aurretik elkarrekin konpartitzeko hainbeste eta hainbeste dugunean?

Safia ezagutu dugunok badakigu zein den bera omentzeko modurik onena. Ez dugu horren inguruan eztabaidatu beharrik. Ez da beharrezkoa izango pentsatzea ea lore-sortarik erosiko diogun, edo hitz batzuk idatziko dizkiogun. Elkarren artean hitz egin gabe badakigu zein den bera gure artean bizirik mantentzeko modurik zintzoena: BERE BORROKAN JARRAITZEA. (gehiago…)

Saharaz blai ikus-entzunezko bigarren edizioa zabalik

Posted by on 12:22 in agendaAlbisteak, Sin categoría | Erantzunak desaktibatuta daude Saharaz blai ikus-entzunezko bigarren edizioa zabalik sarreran

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ‘Saharaz blai’ lehiaketaren bigarren edizioa aurkezten du. Euskal Herriko eta errefuxiatu sahararren kanpamentuetako 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen ikus-entzunezko lehiaketa da.

Lehiaketaren helburua parte hartuko duten gazteek uraren sarbiderako giza eskubidearen inguruan hausnartzea da, gehienez, bi minutu eta erdiko bideotan.

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31n amaituko da eta bideoek 150 segundoen iraupen totala ezin izango dute gainditu. Web-orri honetan lehiaketaren oinarriak, izena emateko fitxak eta osagarrizko informazioa aurkituko dira: www.saharazblai.org.

SEADen Lagunen Elkartea, EFA Abidin Kaid Saleh zinema eskola, FiSahara festibala eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko kideez osatutako epaimahaiak lan hobeen aurretiko hautaketa egingo du. Ondoren, lan horien bozketa herritarrei irekiko da lehiaketaren web-orriaren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzazioa duena.

Guztira lau sari banatuko dira, bi Euskal Herriko parte-hartzaileentzat eta beste biak kanpamentuetako partaideentzat. Saridunak elkarrekin eta zuzendaritza profesionalpean EFA Abidin Kaid Saleh zinema eskolan astebete jardungo dira lanean.

‘Laatash’ Cortadan

Lan honen emaitzak ‘Laatash’ dokumental laburraren urratsak jarraituko ditu. Elena Molina dokumentalistak zuzendutako lana izan zen ‘Laatash’ eta taldea iazko Saharaz Blai lehiaketako irabazleek (Dani Bengoechea eta Oihane Alonsok) eta EFA Abidin Kaid Saleh eskolako ikasleek osatu zuten.  Informazio gehiagorako: www.laatash.com.

Dagoeneko sarean: ‘Arrail bat harresian’ ikerketa

Posted by on 16:42 in agendaAlbisteak, Sin categoría | Erantzunak desaktibatuta daude Dagoeneko sarean: ‘Arrail bat harresian’ ikerketa sarreran

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Euskal Herriko eta Mendebaldeko Sahara okupatuko aktibista batzuen eskutik egindako ‘Arrail bat harresian. Merokok legez kanpo okupatutako Mendebaldeko Saharako eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalen urraketei buruzko txosten kolektikoa’ sarean eskegi dugu. Bihar, EUCOCO 2o18-n aurkeztuko dugu baina dagoeneko irakurri dezakezue gazteleraz, euskeraz, ingelesez eta arabieraz ondorengo estekei jarraituz:

 

 

 

 

 

Mendebaldeko Sahara: oroimenaz eta urteurrenez

Posted by on 10:20 in agendaAlbisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Mendebaldeko Sahara: oroimenaz eta urteurrenez sarreran

Gure kidea eta presidente ohia den Jesus L. Garay-k gogoeta interesgarri hau kaleratzen dugu:

Berrogei eta hiru urte ez da data borobila, ez behintzat urteurrenak zalapartaz gogoratzeko erabili ohi diren horietarik. Baina ekarri nahi dudan gaiari dagokionez, borobilak ala ez, urteurrenek inoiz ez dute interes handirik sortu ez hedabide orokorretan ezta, jakina, politika eta instituzioen munduan. Beraz, ausartuko naiz gogora ekartzera azaroaren 14an Espainiak Mendebaldeko Sahara bere kolonia Marokoren eskuetan utzi zuela 43 urte beteko direla.

Botere emate hura, populazioarentzat eta lurraldeko ondasunentzat ondorio latzak izan bazituen ere, guztiz ilegitimoa izateaz gain, hala nazioarteko nola barneko legez kontrakoa zen eta bada oraindik. Ekimen haren bitartez Espainiak bere koloniako populazioarekiko ardura gainetik kendu nahi zuen, Marokoko Hassan II.aren diktadurarekin sinatutako hitzarmen eta akordioak medio, arantza, fosfato edo area bezalako ondasunez baliatu nahi zuen bitartean.

Hirutariko Hitzarmenak deitu ziren 1975eko Madrilgo hitzarmenak Maroko eta Espainiako erregimen totalitarioen logikan eta garaiko gerra hotzaren testuinguruan kokatu behar dira. Egoera hartan nazioarteko politikagintzan lehentasuna sozialismoaren zabalpenik txikiena gelditzea zen berdin eta, horretarako, askatasunak, giza eskubideak edo lekuko populazioaren ongizatea urratu beharko bazen; nahiz eta Mendebaldeko herrialde kapitalistek balore horiek ikur gisa aldarrikatzen zituzten bloke komunistari aurre egiteko.

Baina, sinestezina ematen du gaur egun, espainiar estatua bezalako herrialde ustez demokratiko eta aurreratuan, estatuak bere erantzukizunak ukatu eta herritarrek egia ez ezagutzen saiatzea.

Hala ere, azken asteotan, hedabide eta sare sozialetan urperatzen direnak Mendebaldeko Saharari buruzko ohi baino berri gehiago jasotzen ari dira: Nazio Batuen Mendebaldeko Saharako Erreferenduma egiteko (orain dela 27 urte egiteko zen) Misioaren 6 hilabeteko luzapena; Europako Parlamentuan laster egiteko den bozketa Mendebaldeko Saharako urak hartzen dituen Marokorekiko arrantza hitzarmena berrizteko Europako Batzordeak egin duen proposamenaren inguruan (Europako Justizia Auzitegiaren ebazpen irmoen aurka); abenduaren hasierarako deituak diren Moroko eta Polisario Frontearen arteko elkarrizketa zuzen berriak; Martxa Berdearen urteurreneko Marokoko Mohamed VI erregearen aldarriak; eta artean, Espainiako gobernuaren arduradun eta europarlametari batzuen deklarazioak gai honetan estatuak dituen ardurak ukatuz, eta marokoar erregimenarekin Espainiak duen hurbiltasuna eta adeitasuna azpimarratuz.

Berri guzti horiek, marokoar monarkiaren gero eta ospe galtze handiagoari eta Polisario Fronteak Mendebaldeko Saharan dauden europar enpresen kontrako kereilen eta antzeko berriei lotuta, saharar auziaren inguruko eztabaida berpiztu da Europa mailan, nahiz eta gai honetan, Europaz ari garenean, Franco garaietan bezala, esan beharko genuke Europa Piriniotan hasten dela.

Pasa berri den 1978ko konstituzioaren urteurrenak gure oraingo sistemaren sortze agiriaren testuak gordetzen dituen ageriko eta ezkutuzko itunen inguruko zenbait eztabaida berriztu ditu: frankismoaren oinordeko monarkiaz, aurreko erregimenaren krimen eta kriminalen inpunitateaz, estatuko lurraldeko zatiezintasunaz… baina ia ezer ez da esan Afrikako Espainiaren azken koloniaz: Espainiako trantsizio eta demokrazia garaiko gobernuek legearen, historiaren eta politikaren aurrean dituzten erantzunbeharrez milioika sahararrek pairatu dituzten gehiegikeriengatik: erbestea, gerra, gosea, torturak, desagerrarazteak edo area, fosfatoak edo arantza lapurtuak irabazitako milioika euroengatik.

Bai, badakik gaia ezaguna eta ahaztua dela era berean. Gerta daiteke gogorarazteak ez duela ezertarako balioko baina sinestu nahi dut biktima eta borrero guztien izenak eta espoliazioaren zifra guztiak ezagutuko dugun eguna iritsiko dela eta orduan 1975eko azaroaren 14 hartatik isilarazia den egia, justizia eta ordaintzearen oihua gure belarrietatik haratago argi eta ozen entzuna izango dela.

30 urte aztarna uzten

Posted by on 15:46 in agendaAlbisteak | Erantzunak desaktibatuta daude 30 urte aztarna uzten sarreran

2018an, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak 30 urte betetzen ditu, euskal lankidetza politikekin batera. Duela hiru hamarkada, gizarte gisa, konpromiso bat hartu genuen gure gain, eta erabaki genuen Euskaditik arreta jarri behar geniola gure mugetatik urrun gertatzen zenari, besteren minari ezin geniola entzungor egin.

Mendebaldeko Sahara okupatuan gertatzen diren Giza Eskubideen urraketak Artiumen proiektatuko den animaziozko laburmetrai bateko protagonista izango dira

Posted by on 15:04 in agendaAlbisteak | Erantzunak desaktibatuta daude Mendebaldeko Sahara okupatuan gertatzen diren Giza Eskubideen urraketak Artiumen proiektatuko den animaziozko laburmetrai bateko protagonista izango dira sarreran

Arabako SEADen Lagunen Elkarteak eta Biko Studio ekoiztetxeak ‘Un agujero en el muro’ animaziozko laburmetraia proiektatuko dute datorren ostegunean, maiatzak 31. Marokok ilegalki okupatutako Mendebaldeko Saharan gertatzen diren Giza Eskubideen urraketak jorratzen ditu datorren ostegunean aurre-estreinatuko den filmak.

Lanaren zuzendaria, gidoigilea eta marrazkilari nagusia den Carlos Mourek Elkarteak pasa den urtean aurkeztako ‘Arrail bat harresian’ informean batzen diren testigantzak jaso ditu. Lurralde Okupatuetako eta Euskadiko gazteak buru izan diren ikerketa bateko amaiera zen Arabako SEADen Lagunen Elkarteak bultzatutako informe hura.

“Lehen aldiz proiektatuko da filma jendaurrean eta 2013an hasi zen prozesu honetan parte-hartu duten persona guztiak gonbidatu ditugu. Hasieratik, proiektua babestu duen Gasteizko Udalaren ordezkariak barne”, azaldu zuten elkarteko kideek prentsaurrekoan. Proiekzioa datorren ostegunean arratsaldeko 19:00etan izango da, Artium Museoko auditoriumean. Laburmetraia ikusi nahi izanez gero, gonbidapenak, elkarteko egoitzan eskatu eta jaso daitezke, Gasteizko Antonio de Sucre,1 beheko solairuan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies