Sahara aske bat ekarriko duen 2021. urte batengatik


2020. urtea inflexio-puntua izan da, zalantzarik gabe, hainbat arlotan. COVID-19ren pandemiak erakutsi duenez, oso garrantzitsua da gaur egungo sistema birpentsatzea. Behar-beharrezkoa da logika-aldaketa bat egitea, bizi-eredu berriak garatzeko, eta eredu horietan benetan balioestea ezinbestekoak frogatu diren lanak: zaintzak.

Aurten, halaber, elkartasuna eta elkarrekiko laguntza funtsezko zutabea izan dira zailtasun-uneei aurre egiteko. Herri sahararrak urteak daramatza lezio hori ematen, eta berriz ere oinarrizkoa izan da pandemiak ekarri duen erronka gainditzeko, batez ere Tindufeko kanpamenduetan.

Baina 2020ari amaiera ematen diogu, baita ere, jaso nahi ez genukeen albiste batekin eta, horren aurrean hartu gaituen atsekabe handiarekin: itzuli dira tiroak basamortura, itzuli da gerra Mendebaldeko Saharara. Saharar herriaren pazientziak nahikoa dela esan du 45 urtez bete gabeko promesak entzun eta Marokoren okupazioaren aurrean erantzunik ez jaso ostean. Nazioarteko komunitatearen porrot larria, Nazioarteko Zuzenbidea baliatzeko gai izan ez dena.

Hori guztia dela eta, urte bitxi hau gure lagun sahararrenganako kezkez eta ziurgabetasunez beteta itxiko dugu. Baina, era berean, bere borrokan laguntzen jarraitzeko gure erabakiak indar gehiago hartzen du. Gerraren soinua gorgarri bihur ez dadin, eta Nazio Batuek eta Espainiak erreakzionatzeko eta Mendebaldeko Sahararen deskolonizazioa behin betiko amaitzeko balio dezan.

Era berean, indar eta animo handia opa nahi dizkizuegu urte zail hau amaitzeko eta hurrengo urtea baikortasun eta, batez ere, itxaropenez hasteko.

Eskerrik asko hor egoteagatik, saharar herriarekin duzuen babes eta konpromisoagatik.

Sahara aske bat ekarriko duen 2021. urte batengatik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies