Marrokiar poliziak emakume saharar ekintzaileak jipoitu ditu Bojador hirian


Pasa den ostiralean, Bojador hirian, emakume saharar talde bat bildu zen Sultana Jayaren etxean. Sultana Jaya Giza Eskubideen aldeko ekintzaile saharar ezaguna da. Emakume hauen helburua zen asteburuan zehar Emakume Saharraren Memoria Historikoaren berreskuratzearen inguruan tailer bat egitea.

Polizia marrokiarrak Sultana Jayaren etxea inguratu zuen eta emakumeak erasotu eta kolpatu zituen. Ondorioz Mina Baali ekintzailea azpiko matrailean zauritua suertatu. Sultana bera ere, orain dela urte batzuk polizia marrokiarrak begi batekin utzi zuena, begi bakarrean eta hatz batean mina eman diote.

Emakumeen Memoria Historikoaren berreskuratze proiektua, emakume sahararrek eskatu eta proposaturik jarri zen martxan, 2015. urtean eta Emakume Sahararrekiko Elkartasun Euskal Sareak laguntzen du. Sare horretan Euskal Herriko hainbat talde sozial eta erakundek parte hartzen dute. Lana aurrera eramateko lanabes teknikoak Hegoa Unibertsitate Institutoko bi adituk prestatu dituzte.

Aipatzekoa da, Mina Baali, zauritua gertatu den ekintzailea, Gasteiz eta Ermuako udal Berdintasun Eskolek gonbidatu zutela pasa den otsailean Euskal Herrian beren lanaren testigantza emateko, baina haren bidaia ezinezkoa izan zen Espainako Kontsulatuak ez baitzion bisaturik eman. Bistan da, berriz ere, Espainako Gobernuak Marrokok emakume sahararren ekintza baketsuaren aurkako estrategia oldartzaileari laguntza ematen diola.

SEADen Lagunen Elkarteak salatzen du Marrokoko gobernuak emakume sahararren aurkako daraman errepresio bortitza eta euskal erakunde eta jendarteari elkartasuna eskatzen die.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies