El Frente POLISARIO condena enérgicamente la intención de la Comisión Europea de modificar el Acuerdo de Asociación UE-Marruecos para incluir los productos del Sahara Occidental


SPS saharar berri agentziak ezagutzera eman duenez, POLISARIO Fronteak gogorki gaitzeztu du  Europako Batzordeak  jakinarazi duen EBren eta Marokoren arteko indarrean dagoen Elkartze Hitzarmena aldatzeko asmoa. Europako Batzordearen proposamenak Mendebaldeko Saharako produktuak Elkartze Hitzarmenetik kanpo utzi zuen Europako Auzitegiaren ebazpena saiestu nahi du Marokok okupatzen duen lurraldeko produktuak EBn komertzializatu ahal izateko.

POLISARIO Fronteak “irmoki gaitzeztu” egin du erabakia, 2016ko abenduaren 21eko Europako Auzitegiaren ebazpenaz gain, “nazioarteko oinarrizko printzipioak” urratzen duelako eta Europako gobernuei proposamena atzera botatzea eskatu die “Mendebaldeko Saharako auziaren inguruan ondorio juridiko eta politiko larriak ekarriko dituela eta.”

Fronteak gogoratzen du Saharar Herriaren ordezkapen legitimo bakarra dela “hala Europako Batasunaren nola nazioarteko legediaren zuzenbidezko baliabide guztiak” erabiliko dituela “saharar herriaren interesak eta bere autodeterminaziorako eskubide besterezina defendatzeko” eta horrekin batera “Mendebaldeko Sahararen lurraldearen osotasuna eta bere baliabide naturalen gaineko subirotasuna” segurtatzeko.

Era berean, ohartzen du Europako Batzordeko jarrera hark gatazkaren bi parteen artean, dinamika berrien bitartez NBEk berriztu nahi dituen elkarrizketak oztopatuko dituela, NBEren Segurtasun Kontseiluak Mendebladeko Saharari buruzko azken ebazpenean eskatu duenaren kontra.

https://www.spsrasd.info/news/es/articles/2017/05/29/9003.html

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies